7 Dio Jaunac, hequien tzarqueriec, eta batean hequien arbaso mendien gainean sacrificatzen eta munhoen gainean niri irain eguiten haritu direnen tzarqueriac eta hequien eguinça çaharraren saria pagaturen diotet bulharretara.
8 Hau dio Jaunac: Hala-nola bihi bat aurkitzen bada mahats-molko batean, erraten baita: Ez xahu, Jaunaren benedicionetic delacotz; orobat eguinen dut ene cerbitzarien cariaz, ez baitut Israel gucia xahutuco.
9 Eta Jacoben ganic eta Judatic eraiquiren dut iraulgui bat, ene mendiac goçaturen dituena; eta ene hautetsiec primançaz içanen dute lur hori, eta ene cerbitzariec hor içanen dute beren egoitza.
10 Eta ni bilhatzen nauen populuac içanen ditu celhaiac arthaldeen hespilçat eta Acorreco harana abereen heitzat.
11 Eta çuec, Jauna bazterrerat utzi duçuenac, ene mendi saindua ahanci duçuenac, Çoriari mahaina aphaincen eta haren gainean libacioneac eguiten ditutzuenac,
12 Ezpataz kondutaco çaituztet, eta oro sarrasqui batean erorico çarete ceren nic deithu eta ez duçuen ihardetsi, ni minçatu eta ez duçuen ençun, eta gaizquia ene beguien aitzinean eguiten cinduten, eta nic nahi ez nuena duçuen hautatu.
13 Hargatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene cerbitzariec janen duten, eta çuec gosez egonen çarete; huna ene cerbitzariec edanen dutela, eta çuec egarriz egonen çarete.