6 Hiritic populuaren oihua, templotic oihua; Jaunaren minçoa, bere etsaiei merecitu saria bihurcen duenarena.
7 Erdi-minac içan baino lehen, Sion erdi da; erditzeco muga baino lehen, seme batez erdi da.
8 Norc egundaino holacoric aditu du? norc ikusi du holacoric? Lurrac egun bakar batez ekarriren othe ditu gainean dituen fruituac? populu bat aldian sorthuren othe da osoric? ecen Sion minetan jarri eta betan sorthu ditu bere semeac.
9 Ni, berceac erdiarazten ditudana, ez othe naiz erdico neroni? dio Jaunac; nic berceei ematen badiotet iraulguia, neroni agor içanen othe naiz? dio çure Jainco Jaunac.
10 Goihere çaitezte Jerusalemequin, atseguinez jauz çaitezte harequin, hura maite duçuen guciac; bozcarioz harequin boz çaitezte, nigarrez haren gainean çaudeten guciac,
11 Edozqui deçaçuen eta ase çaitezten haren goçacarien bulharretic; hartaric edan deçaçuen, eta haren nihonereco ospetic athera deçaçuen goço gucien nasaicia.
12 Ecen hau dio Jaunac. Huna non Jerusalemen gainera jautsaraciren ditudan baquea hibai bat beçala, eta jendaien ospea, gaindica dihoan uharra iduri; hura edosquiren duçue; bulharrera ekarriac eta belhaunen gainean lausengatuac içanen çarete.