13 Eta Isaiasec erran çuen: Adi çaçu beraz, Dabiden etchea: Guti othe çaitzu guiçonei jasangaitz içatea, ecen ene Jaincoari ere jasangaitz çare?
14 Horren gatic Jaunac eçagutzari bat emanen darotzu berac: Birjina bat amatuco eta seme batez erdico da, eta haurra deithuco da Emanuel.
15 Burraz eta eztiz hacico da, jaquin deçan tzarraren hastancen eta onaren berezten;
16 Ecen tzarraren hastancen eta onaren hautatzen haurrac jaquin deçan baino lehen, çuc higüincen duçun lurra utzia içanen da bere bi erregueez.
17 Jaunac çure gainera, eta çure populuaren gainera, eta çure aitaren etchearen gainera Asiriarren erreguearequin erakarriren ditu egun batzu nolacoric ethorri ez baita Efraim Juda ganic bereci den egunetaric hunat.
18 Eta egun hartan içanen da, Jaunac xixtu eguinen diotela Eguiptoco hibaien berce buruan den uliari, eta Asurren lurrean den erleari.
19 Eta ethorrico dira, eta guciac baratuco haranetaco errequetan, eta harpeetan, eta çuhamuxca gucietan, eta cilho orotan.