19 Eta ethorrico dira, eta guciac baratuco haranetaco errequetan, eta harpeetan, eta çuhamuxca gucietan, eta cilho orotan.
20 Eta egun hartan Jaunac, hibaiaz haindian direnen eta Asiriarren erregueren escuz, maileguzco biçar-nabala batez beçala murrizturen ditu burua, oinetaco ileac eta biçar gucia.
21 Eta egun hartan içanen da, guiçon batec hacico dituela behi bat eta bi ardi:
22 Eta esnearen nasaitusunaren ariaz, burraz bicico da; ecen lurraren erdian guelditu ditazqueen guciec burra eta eztia janen dute.
23 Eta egun hartan içanen da, mila aihen-ondo mila cilharrezcorençat içatu ciren toqui guciac elhorri eta laphar içanen direla.
24 Han gueci, arrambelequin sarthuco dira; ecen lurra oro, laphar eta elhorri içanen da.
25 Eta mendi, jorraiaz jorratuac içanen diren gucietara, ez da hurbilduco elhorri eta laphar beldurric; eta içanen dira idien alhapidetzat eta arthaldeec oincatzeco.