2 Eta Dabiden etcheari berria ekarri çaroten, erranez: Siria Efraimen gainean bermatu da. Eta erregueren bihotza eta populuarena ikaratu ciren, hala-nola oihanetaco çuhaitzac dardaratzen baitira haiceac iharrosten dituenean.
3 Eta Jaunac erran çaroen Isaiasi: Çu eta Jasub, seme guelditu çaitzuna, çohazte Acacen bidera, gaineco arrainteguico ixtun burura, bolaçainaren landaco bidean.
4 Eta erranen dioçu: Çaude ixilic; beldurric ez içan, eta çure bihotza ez bedi ikara kea darioten bi itchindi muthur horien gatic; Siriaco erregue Errasinen eta Erromeliaren semearen iraquidura hasarreaz ez lotsa;
5 Ceren çure contra, çu galdu beharrez, batzarre eguin duten Siriac, Efraimec eta Erromeliaren semeac, diotelaric:
6 Igan gaitecen Judeara, jaçar dioçogun Acaci, hartaz nausi gaitecen, eta Judaren erdian Tabeelen semea eçar deçagun erreguetzat.
7 Hau dio Jainco Jaunac: Hequien asmua erorico da, ez da holacoric içanen.
8 Bainan Damas Sirian buruçagui eta Errasin Damasco buruçagui, hirur hogoi eta borz urthe oraino eta Efraim ez da guehiago populu bat içanen.