5 Ceren çure contra, çu galdu beharrez, batzarre eguin duten Siriac, Efraimec eta Erromeliaren semeac, diotelaric:
6 Igan gaitecen Judeara, jaçar dioçogun Acaci, hartaz nausi gaitecen, eta Judaren erdian Tabeelen semea eçar deçagun erreguetzat.
7 Hau dio Jainco Jaunac: Hequien asmua erorico da, ez da holacoric içanen.
8 Bainan Damas Sirian buruçagui eta Errasin Damasco buruçagui, hirur hogoi eta borz urthe oraino eta Efraim ez da guehiago populu bat içanen.
9 Eta Samaria içanen da Efraimen buruçaguia, Erromeliaren semea Samariaco buruçaguia. Ez balin baduçue sinhesten, erorico çarete.
10 Eta Jauna Acaci minçatu citzaioen oraino, cioelaric:
11 Çure Jainco Jaunari eçagutzari bat galda dioçoçu edo ifernu-çolan, edo ceru gainean.