7 Hau dio Jainco Jaunac: Hequien asmua erorico da, ez da holacoric içanen.
8 Bainan Damas Sirian buruçagui eta Errasin Damasco buruçagui, hirur hogoi eta borz urthe oraino eta Efraim ez da guehiago populu bat içanen.
9 Eta Samaria içanen da Efraimen buruçaguia, Erromeliaren semea Samariaco buruçaguia. Ez balin baduçue sinhesten, erorico çarete.
10 Eta Jauna Acaci minçatu citzaioen oraino, cioelaric:
11 Çure Jainco Jaunari eçagutzari bat galda dioçoçu edo ifernu-çolan, edo ceru gainean.
12 Eta Acacec ihardetsi çuen: Ez dut galdeguinen, eta ez naiz harico Jaunaren frogatzen.
13 Eta Isaiasec erran çuen: Adi çaçu beraz, Dabiden etchea: Guti othe çaitzu guiçonei jasangaitz içatea, ecen ene Jaincoari ere jasangaitz çare?