9 Eta Samaria içanen da Efraimen buruçaguia, Erromeliaren semea Samariaco buruçaguia. Ez balin baduçue sinhesten, erorico çarete.
10 Eta Jauna Acaci minçatu citzaioen oraino, cioelaric:
11 Çure Jainco Jaunari eçagutzari bat galda dioçoçu edo ifernu-çolan, edo ceru gainean.
12 Eta Acacec ihardetsi çuen: Ez dut galdeguinen, eta ez naiz harico Jaunaren frogatzen.
13 Eta Isaiasec erran çuen: Adi çaçu beraz, Dabiden etchea: Guti othe çaitzu guiçonei jasangaitz içatea, ecen ene Jaincoari ere jasangaitz çare?
14 Horren gatic Jaunac eçagutzari bat emanen darotzu berac: Birjina bat amatuco eta seme batez erdico da, eta haurra deithuco da Emanuel.
15 Burraz eta eztiz hacico da, jaquin deçan tzarraren hastancen eta onaren berezten;