11 Ecen huna cer erran darotan Jaunac, bere escu hazcarraz banindaduca beçala irakatsi darot ez nindadien goan populu horren bideaz, cioelaric:
12 Ez beçaçue erran: Cinharcea! Alabainan populu horrec derabilzcan elhe guciac dira cinharce bat. Cerc-ere icitzen baitu hori, ez içan beldur beraz joa, eta ez lotsa.
13 Armadetaco Jaunari bakarric bihur dioçoçue saindutasuneco aithorra; hura bakarric içan bedi çuen lotsagarri, eta bakarric çuen lazgarri.
14 Eta hura çuençat içanen da sainduesgarri; aldiz Israelgo bi etcheençat, behaztopa-harri eta trebuca-harri; eta Jerusalemen daudenençat, arte bat eta hequien xahugarri.
15 Eta hequietaric asco behaztopatuco, eta erorico, eta phorroscatuco dira; eta artean sarthuco, eta atzemanac içanen dira.
16 Loth çaçu ene errana, eta ene leguea ciguilatua iducaçu ene dicipuluetan.
17 Eta nic iguriquiren dut Jauna, bere beguithartea Jacoben etcheari gordetzen dioena, eta egonen naiz haren beguira.