8 Eta Judea gaindi goanen da oro estaliz, eta iragaitean ura lephoraino ekarriz; eta bere hegalac hedaturen ditu çure lurraren çabaltasunaren bethe, oi Emanuel.
9 Bil çaitezte, populuac, eta garhaituac içanen çarete; urruneco lur guciac, adi çaçue, hazcar çaitezte eta garhaituac içanen çarete; har çatzue soinera harmac, eta garhaituac içanen çarete;
10 Asmuac eguizquitzue, eta eceztatuac içanen dira; erraçue hitz bat, eta ez da eguinen; ceren gurequin baita Jaincoa;
11 Ecen huna cer erran darotan Jaunac, bere escu hazcarraz banindaduca beçala irakatsi darot ez nindadien goan populu horren bideaz, cioelaric:
12 Ez beçaçue erran: Cinharcea! Alabainan populu horrec derabilzcan elhe guciac dira cinharce bat. Cerc-ere icitzen baitu hori, ez içan beldur beraz joa, eta ez lotsa.
13 Armadetaco Jaunari bakarric bihur dioçoçue saindutasuneco aithorra; hura bakarric içan bedi çuen lotsagarri, eta bakarric çuen lazgarri.
14 Eta hura çuençat içanen da sainduesgarri; aldiz Israelgo bi etcheençat, behaztopa-harri eta trebuca-harri; eta Jerusalemen daudenençat, arte bat eta hequien xahugarri.