3 Berhatu duçu populua; eta handitu ez duçu bozcarioa. Çure aitzinean dira bozturen, uztan boztuco direnac, hala-nola bozcarioz baitira jauzten garhailariac, harrapaquina eguinic bereztean buluzquinac.
4 Alabainan hautsi ditutzu populua lehercen çuen uztarria, eta haren bizcarra larrutzen çuen açotea, eta cerga-bilçailearen makila, hala-nola Madianen egunean.
5 Ecen borchacaco eta tarrapata batean eguin harrapaquina eta odolez kutsatu soinecoa, erretzera arthiquiac eta suaren bazca içanen dira;
6 Ecen haur bat sorthu çaicu, eta seme bat emana içan çaicu; eta buruçaguitasuna haren sorbalden gainean jarria içan da; eta deithua içanen da, Ederresgarria, Conseilaria, Jaincoa, Hazcarra, dathorren mendearen Aita, baquezco Buruçaguia.
7 Haren jauntasuna hedaturen da, eta baqueac akabançaric içanen ez du; Dabiden tronuan eta haren erreinuaren gainean da jarriren, hura finca eta hazcar deçan çucentasunean eta çucembidean ordutic eta bethi guciraino: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori.
8 Jaunac hitza igorri dio Jacobi, eta Israelen baithan bethe içan da.
9 Eta jaquinen dute Efraimgo populu guciac eta Samariaco egoiliarrec, ceinec baitiote beren bihotzeco buruiope eta hampurusquerian: