5 Ecen borchacaco eta tarrapata batean eguin harrapaquina eta odolez kutsatu soinecoa, erretzera arthiquiac eta suaren bazca içanen dira;
6 Ecen haur bat sorthu çaicu, eta seme bat emana içan çaicu; eta buruçaguitasuna haren sorbalden gainean jarria içan da; eta deithua içanen da, Ederresgarria, Conseilaria, Jaincoa, Hazcarra, dathorren mendearen Aita, baquezco Buruçaguia.
7 Haren jauntasuna hedaturen da, eta baqueac akabançaric içanen ez du; Dabiden tronuan eta haren erreinuaren gainean da jarriren, hura finca eta hazcar deçan çucentasunean eta çucembidean ordutic eta bethi guciraino: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori.
8 Jaunac hitza igorri dio Jacobi, eta Israelen baithan bethe içan da.
9 Eta jaquinen dute Efraimgo populu guciac eta Samariaco egoiliarrec, ceinec baitiote beren bihotzeco buruiope eta hampurusquerian:
10 Erori dira adrailuac; bainan harri picatuz eguinen ditugu etcheac; sicomorac ebaqui dituzte, bainan cedroac emanen ditugu ordain.
11 Eta Jaunac populu horren gainera jaicaraciren ditu Errafinen etsaiac, eta tarrapatan eracarriren ditu haren etsaiac,