1 Israelgo etchea, adi çaçu Jaunac çure gainean erran duen hitza.
2 Hau dio Jaunac: Ez beçaitezte jaquinsun eguin jendaien bideez, eta jendaiac icitzen dituzten ceruetaco ikuscariençat ez beldur içan;
3 Ecen hutsalac dire populuen legueac: oihaneticaco çura haizcorac ebaqui, eta lanthu du oficialeac;
4 Urhez eta cilharrez berreguindu du; mailuarequin itzez josi du, ez dadiençat urra.
5 Halaco idolac palmondoac iduri lanthuac dire, eta ez dire minçatzen; soinean eramaten dituzte, ez direlacotz ibilceco gai. Ez içan beraz hequien beldur, ceren ez baiteçaquete eguin ez onguiric ez gaizquiric.
6 Çure iduricoric ez da, Jauna: handia çare, eta çure icena bere indarrean handi da.
7 Nor ez da çure beldur içanen, oi populuen erregue? ecen çurea da ospea; populuetaco çuhur gucien artean, eta erresuma gucietan, bat et da çu beçalacoric.