Jeremiasen Profecia 26 BHNT

1 Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregue, erreguinatzen hasi cenean, Jaunac solas hau atheratu çarodan, cioelaric:

2 Hau dio Jaunac: Jar çaite Jaunaren etcheco lorioan, eta Judaco hirietaric Jaunaren etchean adoratzera heldu diren guciei errotzute nic hequiei errateaz manatu darozquitzudan solas guciac; hitz bakar bat ez gorde;

3 Hean guerthacariz ençunen duten, eta itzulico diren cein bere bide tzarreric; eta beren asmuetaco malçurqueriaren gatic hequiei eguiteco burutan derabiladan gaizquia urriqui daquidan.

4 Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Ez banauçue aditzen, ene legue eman darotzuedanean ibilceco;

5 Aditzeco ene cerbitzari profeten solasac, gauaz jaiquiz eta bidatuz igorri baitarozquitzuet, eta ez baititutzue ençun;

6 Silo beçala emanen dut etche hau, eta hiri hau madaricionetan emanen diotet lurreco jendaia guciei.

7 Eta aphecec, eta profetec, eta populu guciac aditu çuten Jeremias solas horien erraten Jaunaren etchean.

8 Eta Jeremiasec akabatu cituenean Jaunac populu guciari errateaz manatu ciozcanac oro, apheçac, profetac eta populu gucia lothu citzazcon, ciotelaric: Heriotzez hil bedi.

9 Certaco profetisatu du Jaunaren icenean, erranez: Etche hau Silo beçala içanen da; eta hiri hau desmasiatua içanen da, egoiliar bat ez duqueen beçala? Eta populu gucia Jeremiasen contra bildu cen Jaunaren etchera.

10 Eta Judaco buruçaguiec gauça horiec adituric, erregueren etchetic Jaunaren templora igan ciren, eta jarri ciren Jaunaren temploco athe berriaren sarcean.

11 Eta apheçac eta profetac buruçaguiei eta populu guciari minçatu ciren, ciotelaric: Heriotzezco juiamendua mereci du guiçon hunec, ceren hiri hunen contra profetisatu baitu, çuen beharriz aditu duçuen beçala.

12 Eta Jeremiasec, aitzindari guciei eta populu guciari minçatuz, erran çuen: Jaunac igorri nau etche huni eta hiri huni profetisatzera aditu ditutzuen hitzac oro.

13 Orai beraz ont çatzue çuen bideac eta çuen lehiac, eta ençun çaçue çuen Jainco Jaunaren minçoa; eta Jaunari urriquituren çaio çuen contra dixidatu duen gaitza.

14 Ni aldiz, huna çuen escuetan naiz; eguiçue çuen beguietan ongui eta çucen dena.

15 Jaquiçue bizquitartean eta eçagutaçue, ni hilcen banauçue, hobengabeco odola emanen duçuela çuen buruen contra, hiri hunen contra eta huntan daudecenen contra. Ecen eguiazqui Jaunac igorri nau çuen gana, çuen beharrietara helceco hitz hauquiec oro.

16 Eta aitzindariec eta populu guciac erran cioten aphecei eta profetei: Guiçon hau ez da heriotzezco juiamenduaz merezdun, ceren gure Jainco Jaunaren icenean minçatu baitzaiquigu.

17 Jaiqui ciren beraz toquico çaharretaric guiçon batzu, eta populuco bilku guciari minçatuz, erran çuten:

18 Judaco erregue Ecequiasen egunetan, Miqueas Morasthicoa profeta cen, eta Judaco populu guciari minçatu cen, cioelaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Sion iraulia içanen da landa bat beçala, eta Jerusaleme harri murru bat içanen da, eta temploco mendia oihan gora bat.

19 Heriotzera condenatu othe çuten Judaco erregue Ecequiasec eta Juda guciac? ez othe ciren Jaunaren beldur içan, eta ez othe çuten Jaunaren beguithartea errequeitu? eta Jaunari urriquitu citzaioen hequien contra atheratu çuen dixidua. Horreletan beraz guc gaizqui handi bat eguiten dugu gure arimen contra.

20 Bacen berce guiçon bat ere, Urias, Semeiren semea, Cariathiarimgoa, Jaunaren icenean profetisatzen çuena. Profetisatu içan çuen hiri hunen eta lur hunen contra, Jeremiasen hitz gucien arabera.

21 Joaquin erregueac, eta handi guciec, eta haren-peco aitzindariec aditu içan cituzten solas hequiec; eta erreguec bilhatu çuen haren hilcea. Eta Uriasec aditu çuen, eta icitu cen; ihes eguin çuen eta Eguiptoan sarthu cen.

22 Eta Joaquin erregueac guiçonac igorri cituen Eguiptora; Elnathan, Acoborren semea, eta guiçonac harequin igorri cituen Eguiptora.

23 Eta Eguiptotic atheratu çuten Urias, eta Joaquin erreguearen aitzinera erakarri çuten; erreguec sarthu cioen ezpata, eta arthicaraci çuen haren gorphutza jende xehearen hobietara.

24 Saphanen seme Ahicamen escua Jeremiasen alde alchatu cen beraz, etzadiençat içan populuaren escuetara emana, eta hila.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52