1 Cer solas iduqui çaroen Jaunac Jeremias profetari jendaien contra,
2 Eguiptoaren gainean, Faraon Necao Eguiptoco erregueren armadaren contra, Necao baitzen Ufrataco ur-heguian, Carcamisen, eta Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec jo baitzuen, Judaco erregue, Joaquin, Josiasen semearen laugarren urthean:
3 Xuxent çatzue harmac eta erredolac, eta abia çaitezte guerlara.
4 Çaldizcoac, uztar çatzue çaldiac, eta igan çaitezte; jaunçatzue cascac, dirdiraraz lançac, soinera guerrunceac.
5 Bainan cer! Ikusten ditut ikaratuac, eta guibelaz itzulcean, hequietaric hazcarrenac hilac; herresacan ihes eguin dute eta ez dute guibelerat beguiratu; alde orotaric icialdura, dio Jaunac.
6 Çalhuac ez beça ihesari jo, eta hazcarrac ez beça içan itzurceco usteric; ipharraldean, Ufrataco ur-heguian içan dire garhaituac eta jo dute lurra.
7 Cein da, ibaia beçala eta ibaietaco turrustac hancen diren beçala, igaiten den hori?
8 Eguiptoa igaiten da ibaia iduri; ibaiec beçala daramazqui bere uhinac, eta erraten du: Iganez estaliren dut lurra, galduco ditut hiria eta hiritarrac.
9 Igan çaitezte çaldietara, jauz orga-lasterretara; aitzina, hazcarrac, Ethiopiarrac, Libiar erredoladunac, eta Lidiar, gueci harcen eta arthiquitzen daquiçuenac.
10 Egun hau ordean armadetaco Jainco Jaunaren eguna da, aspercundeco eguna, bere etsaietaric aspercunde harcecoa; ezpatac iretsico ditu, aseco eta hordituco da hequien odolez; ecen armadetaco Jainco Jaunaren bitima ipharraldeco lurrean da, Ufrataco ur-heguian.
11 Galaadera igan hadi eta har çan balsamua, Eguiptoar nescatcha gaztea; alferretan erabiliren ditun asco sendacari; sendatzeric hiretzat ez dun.
12 Jendaiec ençun dine hire laidoa, eta hire orrobiec bethe dine lurra; ceren hazcarrac hazcarrari jaçarri baitio eta biec batean jo baitute lurra.
13 Jaunac Jeremias profetari erran solasa, noletan Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ethorcecoa cen eta jo behar çuen Eguiptoco lurra.
14 Eremoçue Eguiptoari berria, adiaraz çaçue Magdalon, eta ençunaraz Memphisen eta Faphnisen eta erraçue: Ilki hadi eta buruz jar, ceren ezpatac iretsi baititu hire inguruan oro.
15 Cergatic usteldu da hire hazcarra? ecin ihardetsi du, Jaunac eragotzi baitu.
16 Murruca eragotzi ditu; guiçona erori da bere lagunaren aldean, eta erran dute: Jaiqui, eta bihur gaitecen gure herritarretara, gure sort-lekura, usoaren ezpataren aitzinetic.
17 Icen hau emoçue Faraoni, Eguiptoco erregueri: Demborac-asaldu.
18 Ala ni! (Dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena), Nabucodonosor ethorriren dela Thabor iduri mendien artean, Carmel itsasoaren aitzinean beçala.
19 Eguiptoan hagoen nescatcha, xuxent çatzin herraldatzeco puscac; ecen Memphis mortu eguinen dun, utzia eta ecin-egonezco toqui bat bilhacaturen dun.
20 Eguiptoac iduri du miga propi, lerdena; akulatzailea ipharretic ethorriren çaio.
21 Haren sariçaleac ere, haren erdian çatzanac, aratche guicenduac beçala bilhacatu dira; batean ihes eguin dute; buru ecin eguin dute; ceren ethorri baita hequien hilceco, hequien ikarpeneco eguna.
22 Etsaien oihuac durrundatzen du hala-nola cobrezco turutac; ecen harmetan laster eguinen dute, eta haizcorequin ethorrico dira, egur-ephaileac iduri.
23 Ecin-kondatuzcoac dire, dio Jaunac; ebaquiren dute haren oihana; xartalac beçala dire berhatu, eta nihorc ez derraque cembat diren.
24 Ahalquez urthua da Eguiptoco alaba, eta ipharreco populuaren escuetara arthiquia da.
25 Armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac erran du: Nic ikarturen ditut Alexandriaco biahorea, eta Faraon, eta Eguiptoa, eta haren jaincoac, eta haren erregueac, Faraon eta haren gainean sinheste daducatenac.
26 Eta arthiquiren ditut hequien bicien ondotic dabilçanen escuetara, Babilonaco erregue Nabucodonosorren eta haren cerbitzarien escuetara; eta guero Eguiptoa egoiliarrez betheco da beihalaco egunetan beçala, dio Jaunac.
27 Eta çu, Jacob, ene cerbitzaria, ez ici; eta çu, Israel, ez lotsa; ecen huna non atheratuco çaitudan urrungo toquitaric, eta erakarriren ditudan çure umeac beren gathibutasuneco lurretic; eta Jacob itzulico da, eta phausatuco, eta onduz goanen da; eta nihor ez da içanen hura icituco duenic.
28 Eta çu, Jacob, ene cerbitzaria, ez ici, dio Jaunac; ceren çurequin bainaiz ni, ceren nic xahutuco baititut populu guciac, ceinetara iraici baitzaitut: çu aldiz, etzaitut xahutuco, bainan çucenqui açurriaturen çaitut, eta garbi bacine beçala guphidetsi gabe.