1 Eta Jaunaren hitza atheratu citzaitan, cioelaric:
2 Çoaz eta Jerusalemeri beharrietara oihu eguioçu, erranez: Hau dio Jaunac: Orhoitu naiz çutaz, urricalduz çure gaztetasunari eta çure ezconçaco amodioari, mortua barna, eraina etzen lurra gaindi niri jarraiquitzen cinen or-duan.
3 Israel Jaunari saindu citzaioen; hura cen haren fruituetaco picaina; hobendun jarcen dira hura iresten duten guciac; asturugaitzac erorico dira hequien gainera, dio Jaunac.
4 Jacoben etchea, eta Israelen etcheticaco ahaidego guciec adi çaçue Jaunaren hitza.
5 Hau dio Jaunac: Cer bidegabequeria aurkitu dute çuen arbasoec ene baithan, ene ganic urrundu baitira eta hutsalqueriaren ondotic ibili eta hutsal bilhacatu?
6 Eta ez dute erran: Non da Jauna, Eguiptoco lurretic iganaraci gaituena, bidatu gaituena mortua gaindi, nihor ecin-egonezco eta ibilquiçun ez den lurra barna, lur agor eta heriotzea iduri duenaren erditic, guiçona ibili eta egon ez den lurra gaindi?
7 Eta erakarri çaituztet Carmel lur batera, jan cinetzaten hango fruitac eta goça hango onac; eta sarthu ondoan, kutsatu duçue ene lurra, eta hatsgarriqueria bat eguin duçue ene primançaz.
8 Aphecec ez dute erran: Non da Jauna? eta legueçainec ez naute eçagutu; eta arçainec hautsi dute ene leguea; eta profetec Baalen icenean profetisatu dute, eta idolei jarraiqui dira.
9 Hargatic sarthuren naiz oraino çuequin juiamendutan, dio Jaunac, eta jaçarriren dut çuen umeen contra.
10 Çoazte Cethimgo irletara eta ikusaçue; igorraçue Cedarrera; eta çorrozqui beguira çaçue eta ikusaçue, hean guerthatu den han holacoric;
11 Hean populuac aldatu dituen bere jaincoac; eta-bada ez dira segurqui hequiec jainco. Aldiz ene populuac bere ospea aldatu du idolarençat.
12 Ceruac, harri çaitezte hortaz; ceruco atheac, minqui deithora çaçue, dio Jaunac.
13 Ecen bi gaizqui eguin ditu ene populuac; ni, ur biciaren ithurria, utzi nau bazterrerat, eta lurrean cilhatu ditu urteguiac, urtegui hirricatuac, uric ecin iduc deçaquetenac.
14 Israel gathibua ala gathibu semea othe da? Cergatic da beraz harrapariaren pusca bilhacatua?
15 Lehoinec orroaz jaçarri diote eta marrumaca abiatu çaizco; lurra mortu eraguin dute; erreac dira hango hiriac eta nihor ez da hequietan egoten.
16 Memphistar eta Taphnestar umeec ere içurriztatu çaituzte buru-cascoraino.
17 Hori ez othe çaitzu guerthatu, bazterrerat utzi duçulacotz çure Jainco Jauna, noiz-eta-ere berac bidatzen baitzintuen bidean?
18 Eta orai cer nahi duçu Eguiptoco bidetic, ur cikin edatera goateco? eta cer duçu Asiriarren bidearequin, hango ibaiaco uretic edatera goateco?
19 Çure malçurqueriac jaçarriren darotzu eta çure guibelceac erançunen darotzu. Jaquin çaçu eta ikus ceinen den gaizqui eta uher çure Jainco Jauna bazterrerat utzi içatea, eta ene beldurra guehiago çure baithan ez içatea, dio armadetaco Jainco Jaunac.
20 Hastetic phorroscatu duçu ene uztarria, hautsi ditu, çu ene lokarriac eta erran duçu: Ez dut cerbitzaturen. Ecen, munho gora gucien gainean, çuhaitz hostotsu gucien azpian etzaten cinen, lilitchoa.
21 Nic aldiz landatu cintudan mahasti hauta bat beçala, gucia landare onez. Nola beraz aldatu çaizquit tzarrera, oi mahasti arrotza?
22 Garbi bacindedi ere gatzuarequin eta borith belharrez bethe, çure bekatuetan nothatua gueldi cintazque ene aitzinean, dio Jainco Jaunac.
23 Nolaz dioçu: Ez naiz lohitua, ez naiz Baalen ondotic ibili? Ikusatzu çure urhatsac haranean; jaquiçu cer eguin duçun, lastercari arina, bide çaphatzen çabilçana.
24 Mortuan laket den basastoa, bere barneco çalequerian; guiriaren usainac bildu du; nihorc ez du makurraracico; atzeman nahi dutenec ez dute hutseguinen; bere hilabetheetaco mugan atzemanen dute.
25 Beguira çaçu çure oina buluztasunetic, eta çure cinçurra egarritic. Eta erran duçu: Etsitu dut; ez dut egonen; alabainan arrotzac ditut maithatu, eta hequien ondotic naiz ibiliren.
26 Nola ahalcatzen baita ohoina, atzemana denean, hala ahalquetara erori dira Israelen etchea, bera eta bere erregue, aphez eta profetac,
27 Çurari erranic: Hi haiz ene aita; eta harriari: Hic eman darotan bicia. Itzuli çaizquit guibelaz, eta ez aitzinaz; eta beren hesturaco orduan erranen dute: Jaiqui çaite, eta libra gaitzatzu.
28 Non dira çure jainco, çuretzat eguin içan ditutzun hequiec? Jaiqui beitez, eta çure hesturaco orduan libra beçaitzate; ecen, oi Juda, cembat baitziren çure hiriac, hambat ciren çure jaincoac.
29 Cer nahi duçu enequin juiamendutan sarthuric? Oroc utzi nauçue, dio Jaunac.
30 Alferretan jo ditut çuen haurrac, cridança ez dute hartu; çuen ezpatac iretsi ditu çuen profetac, lehoin xahutzaile bat beçala da
31 Çuen ganicaco iraulguia. Adi çaçue Jaunaren hitza: Israelençat bilhacatu othe naiz mortu bat, edo lur berantiar bat? Cergatic erran du beraz ene populuac: Guibelerat eguin dugu, ez gare guehiago çure ganat ethorrico?
32 Nescatcha batec ahancico othe du bere aphaindura, edo andre espos batec bere lephocoa? Ene populuac, bada, ahanci nau konda ecin ditaqueen becembat egunez.
33 Certan çabilça çure bidea ona erakutsi beharrez, ene onhirizcora heldu nahiz, noiz-eta-ere çure tzarquerien gaineco, çure bide gaixtoen irakasten haritu baitzare,
34 Eta çure petrailetan aurkitu baita arima behar eta hobengabeen odola? Ez ditut hequiec atzeman cilhoetan luphean, bainan lehenago aiphatu ditudan toqui gucietan.
35 Eta erran duçu: Bekaturic gabe eta garbi naiz, eta horren gatic çure hasarrea aldara bedi ni ganic. Huna non juiamendutan sarcera nohan çurequin, erran duçulacotz: Ez dut bekatu eguin.
36 Ceinen eguin çaren erdeinagarri, çure bideetara itzuliz! Eguiptotic atheratuco duçu hambat ahalque, nola atheratu baituçu Asurretic;
37 Ecen handic ere ilkico çare, eta escuac buruaren gainean içanen ditutzu; ceren Jaunac hautsico baitu çure sinhestea duen habea, eta hartaric ez baituçu deus onic içanen.