1 Eta Joaquin, Josiasen seme, Judaco erregueren laugarren urthean, guerthatu cen Jeremiasi ilki citzaioela Jauna ganic hitza hau, cioelaric:
2 Har çaçu liburu bat, eta hartan iscriba çatzu nic çuri Israelen contra, Judaren contra eta jendaqui gucien contra erran içan darozquitzudan hitz guciac, ni minçatu natzaitzun egunetic, Josiasen egunetaric eta egungo eguna arteo;
3 Hean, Judaco etcheac adituric hequiei eguin gogo diozcatedan gaizqui guciac, norbera itzulico den bere bide guciz tzarretic, eta ene beguithartea ont dioçotedan hequien gaixtaqueriari eta bekatuari.
4 Jeremiasec deithu çuen beraz Baruc, Neriasen semea; eta Baruquec liburu batean iscribatu cituen Jeremiasen ahotic, Jaunac hari erran solas guciac.
5 Eta Jeremiasec manatu çuen Baruc, erraten cioelaric: Ni hersia naiz eta ez naiteque sar Jaunaren etchean.
6 Sar çaite çu beraz eta liburutic iracur çatzu ene ahotic iscribatu ditutzun Jaunaren hitzac, populuac aditzen duelaric Jaunaren etchean, barur egun batez; berçalde, Juda guciac aditzen duelaric, iracur çatzu hango hirietaric ethorrico direnei;
7 Hean othoitz bat hequien ahotic erorico den Jaunaren aitzinean, eta batbedera itzulico den bere bide guciz tzarretic; ceren gaitzac baitira iraquidura eta sepha, ceinequin Jauna minçatu baita populu horren contra.
8 Eta Baruquec, Neriasen semeac, eguin çuen Jeremias profetac manatu gucien arabera, Jaunaren etchean liburutic iracurtuz Jaunaren hitzac.
9 Bada, Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregueren borzgarren urthean, bederatzigarren hilabethean, guerthatu cen barur bat oihu eguin çutela Jaunaren aitzinean Jerusalemen populu guciari, eta Judaco hirietaric Jerusalemera murruca ethorri cen oste guciari.
10 Eta Baruquec liburutic iracurtu cituen Jeremiasen hitzac Jaunaren etchean, Saphanen seme Gamarias iscribauaren kutchateguian, gaineco ezcaratzean, Jaunaren etcheco athe berrico sarcean, populu guciac aditzen çuelaric.
11 Eta Miqueasec, Gamariasen seme Saphanen arresemeac, aditu cituenean liburutic Jaunaren hitz guciac,
12 Jautsi cen erregue-etchera, iscribauaren kutchateguira; eta hara buruçagui guciac han çaudela jarriac: Elisama iscribaua; Dalaias, Semeiasen semea; Elnathan, Acoborren semea; Gamarias, Saphanen semea; Sedecias, Hananiasen semea, eta aitzindari guciac.
13 Eta Miqueasec erran çaroezten aditu cituen solas guciac, Baruquec liburutic iracurcen cituenean populuaren beharrietara.
14 Hargatic buruçagui guciec Baruqui igorri cioten Judi, Nathaniasen semea, (Nathanias baitzen Selemiasen semea, eta Selemias Cusirena), ciotelaric: Har çaçu escuan liburua, ceintaric iracurcen haritu baitzare populuaren aitzinean, eta çato. Baruquec, Neriasen semeac, liburua hartu çuen beraz escuan, eta goan cen hequien gana.
15 Eta hequiec erran çaroten: Jar çaite, eta iracur çatzu horiec gure aitzinean. Eta Baruquec iracurtu ciozcaten.
16 Aditu cituztenean beraz hitz guciac, harrituac elkarri guelditu ciren, eta erran cioten Baruqui: Erregueri eçagutaraci behar diozcagu solas horiec oro.
17 Eta galdeca haritu citzaizcoten, ciotelaric: Erraguçu nola iscribatu ditutzun haren ahotic solas horiec oro.
18 Baruquec aldiz ihardetsi cioten: Ahoz, iracurcen balitu beçala, erraten çarozquidan hitz horiec guciac, eta nic thinduz iscribatzen nituen.
19 Eta aitzindariec erran cioten Baruqui: Çoaz, eta gorde çaitezte çu eta Jeremias, eta nihorc ez beça jaquin non çareten.
20 Eta loriora sarthu ciren erregueren gana. Bada, liburua phausatu çuten Elisama iscribauaren kutchateguian; eta erregueren aitzinera ekarri çuten solas horien berria.
21 Erreguec igorri çuen Judi liburuaren harcera. Hunec hura ekarriric Elisama iscribauaren kutchateguitic, iracurtu çuen erregueren eta haren inguruan xutic çauden aitzindari gucien aitzinean.
22 Erregue berriz, jarria cen bere negu-etchean, bederatzigarren hilabethean; eta su-unci bat ikatzez bethea phausatua cen haren aitzinean.
23 Eta Judic iracurtu cituenean hirur edo laur plama, erreguec ebaqui çuen liburua iscribauaren canisaz eta su-uncico sura arthiqui çuen, uncian cen suan erre arteo liburu gucia.
24 Eta erregue eta haren cerbitzari guciac, solas hequiec oro aditu cituztenac, etziren lotsatu eta etzituzten beren soinecoac phorroscatu.
25 Gucia gatic Elnathanec, Dalaiasec eta Gamariasec ceiher eguin cioten erregueri, liburua etzeçan erre; eta harec etzituen ençun.
26 Eta erreguec manatu cituen Jeremiel, Amelequen semea; Saraias, Ezrielen semea, eta Selemias, Abdeelen semea, har cetzazten Baruc iscribaua eta Jeremias profeta; bainan Jaunac gorde cituen.
27 Eta erreguec erre çuen ondoan liburua eta Baruquec Jeremiasen ahotic iscribatu solasac, Jaunac hitz eguin çaroen Jeremias profetari, cioelaric:
28 Har çaçu berriz berce liburu bat, eta iscriba çatzu hartan aitzineco solas guciac, Joaquinec, Judaco erreguec erre duen lehembicico liburuan cirenac.
29 Eta Joaquini, Judaco erregueri, erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Hic erre duc liburu hura, hinioelaric Certaco iscribatu duçu hortan berri hau: Babilonaco erregue çalhuqui ethorriren da, eta lur hau xahuturen du, eta huntaric gueldiaraciren ditu guiçona eta acienda?
30 Aria hortaz, hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinen contra: Dabiden tronuaren gainean ez da içanen horren ganic ilkico denic, eta horren hiliquia arthiquia egonen da egunaz beroari eta gabaz hormari.
31 Horren gaixtaqueriac bilhaturen ditut horren contra, horren ganicaco umeen contra eta horren cerbitzarien contra; eta hequien gainera, eta Jerusalemdarren gainera, eta Judaco guiçonen gainera erakarriren ditut, ençun nahi ez nindutelaric aguindu diozcatedan gaitz guciac.
32 Jeremiasec hartu çuen beraz berce liburu bat, eta eman çaroen Baruqui, Neriasen seme iscribauari, ceinac hartan Jeremiasen ahotic iscribatu baitzituen, Joaquinec, Judaco erreguec, suan erre çuen liburuco hitz guciac; eta berçalde berhatuac içan ciren berce asco solas lehenago iscribatuac içan etzirenac.