1 Jaunac Jeremiasi erran hitza, cioelaric:
2 Jaiqui çaite eta jauts baxereguilearen etchera, eta han adituren ditutzu ene solasac.
3 Eta jautsi naiz baxereguilearen etchera, eta hara non lanean hari cen hura bere pirritan.
4 Eta escuz buztinetic eguiten çuen uncia hautsi cen; eta itzuliric hartaric eguin çuen berce unci bat, berac eguin nahi çuen beçalacoa.
5 Eta Jauna minçatu citzaitan huneletan:
6 Israelgo etchea, baxereguile horrec beçala, nahi dudana ez othe dut bada eguinen çuetaric? dio Jaunac. Huna buztina baxereguilearen escuan beçala, çuec ene escuan çaretela, Israelgo etchea.
7 Bat-batean minçaturen naiz jendaqui baten contra eta erresuma baten contra, errotic haren arthiquitzeco, xahutzeco, eta urratzeco.
8 Jendaqui hura bere gaizquiaz urriquitan jarcen bada, haren contra minçatu naicelacoz; niri ere urriquituren çait hari eguiteco burutan hartu dudan gaizquia.
9 Eta bat-batean jendaqui batez eta erresuma batez minçaturen naiz, haren alchatzeco eta gogorceco.
10 Baldin gaizquia eguin badu ene aitzinean, ez aditu nahiz ene hitza, urriquituren çait hari eguinen diodala erran dudan onguia.
11 Orai beraz minça çaite Judaco guiçonari eta Jerusalemdarrei, erraten daroeçularic: Hau dio Jaunac: Huna non çuen contra asturugaitz aphaincen eta asmu eguiten hari naicela; nor-bera bere bide gaixtotic itzul bedi; çucen çatzue çuen bideac eta lehiac.
12 Eta hauquiec ihardetsi dute: Etsitu dugu; gure gogoei jarraiquiren gare, eta batbederac eguinen dugu gure bihotz tzarrac aguincen daroen gaizquia.
13 Hau dio beraz Jaunac: Galda çaçue jendaietan: Norc aditu du icigarriqueriaric Israelgo nescatchac eguin duena beçalacoric?
14 Libango elhurra galduren othe da hango harri-muthurretaric, edo agorraraz othe ditazque handic jausten diren ur-turrusta hotzac?
15 Eta ahanci nau ene populuac, sacrificio alferrac eguinez, eta bere bideetan behaztopatuz, mendeco bidexquetan, hequietaric ibili nahiz cehatua etzen bideaz,
16 Beren lurra desmasian eçarceco eta bethico trufagailu bilhacarazteco. Edocein iragan dadien hortan gaindi, harrituren da, eta dardaratuco du burua.
17 Haice erregarriac beçala barraiaturen ditut beren etsaiaren aitzinean guibela erakutsiren diotet eta ez beguithartea beren xahupeneco egunean.
18 Eta erran dute: Çatozte, eta asmu cerbait athera deçagun Jeremiasen contra; ecen ez da galduco leguea apheçaren ganic, umotasuna çuhurraren ganic, Jaincoaren hitza profetaren ganic çatozte jarraic gatzaizquion gure mihiaz, eta horren elhe guciei ez gaitecen beguira.
19 Jauna, ene gainera çaude atzarria, eta adi çatzu ene ixterbeguien solasac.
20 Onguiarençat gaizquia bihurcen othe da? ecen ene biciari artea hedatu diote. Orhoit çaite çure aitzinean egotu naicela, horien onarençat othoizca, eta horien gainetic aldaratu nahiz çure hasarrea.
21 Aria hortaz arthicatzu horien umeac goseteari, eta berac ezpataren azpira; horien emazteac eguin beitez haurrac gabe eta alhargun; heriotzez hilac içan beitez hequien senharrac; horietaco gazteria guduan içan bedi ezpataz sakitua.
22 Horien etcheetaric adi bedi marrasca; ecen horien gainera terrepentean erakarriren duçu ohoina, ceren eguin duten cilho bat ene atzemateco, eta sareac gorde dituzten ene oinen aitzinean.
23 Çuc, berriz, Jauna, badaquizquitzu horien heriozco asmuac ene contra; ez jabal horien bekatuari, eta horien bekatua ez bedi ecezta çure aitzinetic lurrera bihoaci çure aitzinean, eta çure iraquiduraco egunean, aspercunde athera çaçu horien gainean.