1 Eta urthe hartan, Judaco erregue Sedeciasen erreinu-hastean, laugarren urthean, borzgarren hilabethean guerthatu cen minçatu citzaitala Hananias, Açurren semea, Gabaondar profeta, Jaunaren etchean, aphecen eta populu guciaren aitzinean, cioelaric:
2 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Trencatu dut Babilonaco erregueren uztarria.
3 Oraino bi urthe, eta nic toqui huntara bihurraracico ditut Jaunaren etcheco unci guciac, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec leku huntaric hartu eta Babilonara eraman dituenac.
4 Eta Jeconias, Joaquinen semea, Judaco erregue, eta Judaco desherritu guciac, Babilonan sarthu direnac, nic leku huntara bihurraraciren ditut, dio Jaunac; trencaturen dut ecic Babilonaco erregueren uztarria.
5 Eta Jeremias profetac Hananias profetari ihardetsi cioen Jaunaren etchean çauden aphez eta populu guciaren aitzinean;
6 Eta Jeremias profetac erran çuen: Halabiz; hola eguin beça Jaunac; Jaunac eraic betza çuc profetisatu hitzac, Babilonatic guibelerat leku huntara erakarriac içan ditecen unciac, eta desherritu guciac.
7 Gucia gatic adi çaçu hitz hau, çure beharrietara eta populu guciaren beharrietara erraten dudana:
8 Çu eta ni baino lehen hastapenetic içatu diren profetec ere lur ascorençat eta erresuma handiençat profetisatu dituzte gudu, atsecabe eta içurriteac.
9 Baquea profetisatzen duen profeta, haren hitza bethetzen denean jaquinen da hean den profeta, eguiazqui Jaunac igorria.
10 Eta Hananias profetac Jeremias profetaren lephotic hartu çuen gathea eta trencatu çuen.
11 Eta Hananias profetac erran çuen populu guciaren aitzinean: Hau dio Jaunac: Bi urtheren buruan, jendaia gucien lephotic horrela trencaturen dut Babilonaco erregue Nabucodonosorren uztarria.
12 Eta Jeremias profeta goan cen bere bidean. Eta Jaunaren hitza ilki citzaioen Jeremiasi, Hananias profetac Jeremias profetaren lephotic gathea hautsi çuen ondoan; eta erran cioen:
13 Çoaz eta erroçu Hananiasi: Hau dio Jaunac: Hautsi dituc çurezco gatheac, eta horien ordain eguinen dituc burdinazcoac.
14 Ecen hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Burdinazco uztarri bat eçarri dut jendaia horien ororen lephoan, cerbitza deçaten Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta cerbitzatuco dute: berçalde oraino eman diozcat lurreco abereac.
15 Eta Jeremias profetac erran cioen Hananias profetari: Adi çaçu, Hananias: Etzaitu Jaunac igorri çu, eta populu huni gueçurrean harraraci dioçu sinheste.
16 Aria hortaz hau dio Jaunac: Huna non kenduco çaitudan lurraren gainetic; urthe huntan hilen çare, Jaunaren contra çarelacoz minçatu.
17 Eta Hananias profeta hil içan cen urthe hartan, çazpigarren hilabethean.