Jeremiasen Profecia 30 BHNT

1 Jaunac solas hau eman çaroen Jeremiasi, cioelaric:

2 Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Liburu batean iscriba çatzu nic erran darozquitzudan hitz guciac.

3 Ecen, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac; eta bihurraraciren dut Israelgo eta Judaco ene populua, dio Jaunac, eta bihurraraciren ditut hequien arbasoei eman içan diotedan lurrera, eta hartaz goçaturen dire.

4 Eta hauquiec dire hitzac Jaunac Israeli eta Judari erran daroeztenac:

5 Ecen hau dio Jaunac: Ençun dugu icialdurazco deihadarra: lazdura da, eta ez baquea.

6 Galda eta ikusaçue hean guiçona erditzen den; certaco, bada, ikusten ditut, erdi-minetan dena beçala, beren sahetsei lothuac, eta beguitharte guciac ubeldurara itzuliac?

7 Çorigaitz! Ecen handia da egun hura, eta haren iduricoric ez da; eta da Jacoben hesturaco eguna, eta hartaric ere salbaturen da.

8 Eta hau içanen da egun hartan, dio armadetaco Jaunac: çathicaturen dut çuen lephotic etsaien uztarria, eta trencaturen ditut haren estecac, eta arrotza ez da guehiago çuen gainean nausi içanen.

9 Bainan cerbitzaturen dute beren Jainco Jauna, eta Dabid, beren erreguea, nic orduan eraiquiren diotedana.

10 Ez beraz beldur içan çu, Jacob, ene cerbitzaria, dio Jaunac; ez ici, Israel; ecen huna nic atheraturen çaitudala urrungo lurretic, eta çure umeac ere beren gathibutasuneco lurretic; eta Jacob itzuliren da; phausaturen da, eta ontasun gucien erdian içanen da igueri, eta nihor ez da içanen haren icitzeco;

11 Ceren, dio Jaunac, çurequin bainaiz çure salbatzeco; ecic xahuturen ditut jendaia guciac, ceinen erdian barraiatu baitzaitut; çu ordean etzaitut xahuturen; bainan açurriaturen çaitut çucentasunean, uste içan ez deçaçun hobengabe çarela.

12 Ecen hau dio Jaunac: Çure hauscura ecin-sendatuzcoa da, çure çauria guciz gaixtoa.

13 Haren behar-beçala lotzen nihorc ez daqui; sendacariec çuretzat indarric ez dute.

14 Maite cintuztenec ahanci çaituzte guciec, eta etzaituzte guehiago bilhatzen; alabainan etsai baten sakiaz, gaztigu gogorraz jo çaitut; çure tzarqueria nihonerecoen gatic, gogor eguin dira çure bekatuac.

15 Certan çaude arkumaca çure phorrocaduraz? Ecin-sendatuzcoa da çure oinhacea: çure tzarqueria nihonerecoen gatic, çure bekatu gaitzen ariaz eguin darotzut hori.

16 Hargatic jaten hari çaituzten guciac iretsiac içanen dira, eta çure etsaiac oro gathibu eramanac; çu desmasiatzen çaituztenac desmasiatuac içanen dira; eta çure larrutzaile guciac larrutzera emanen ditut.

17 Ecen hersico dut çure orbaina, eta sendatuco çaitut çure çaurietaric, dio Jaunac; ceren deithu çaituzten iraicia, oi Sion, diotelaric: Hori da nihorc bilhatzen ez duen hura.

18 Hau dio Jaunac: Huna guibelerat erakarriren ditudala nic Jacoben olhetaco desherrituac, eta urricalduren natzaiote haren atherbeei, eta hiria berriz içanen da alchatua bere mendiaren gainean, eta temploa asentatua lehen cen beçala.

19 Hequien ahoetaric ilkico dira laudoriozco eta bozcariozco cantuac; eta berhaturen ditut, eta ez dira gutituco; eta goretsiren ditut, eta ez dira aphurtuco.

20 Eta Jacoben umeac hastetic beçala içanen dire, eta haren bilkuac iraunen du ene aitzinean; eta ni bilhaturen naiz haren hersari gucien contra.

21 Eta haren buruçaguia haren ganicacoa içanen da; eta deithuren dut, eta hurbilduco da ene gana; ecen cein da hura, niri hurbilceari bere bihotza demana? dio Jaunac.

22 Eta ene populua içanen çarete, eta ni çuen Jaincoa içanen naiz.

23 Huna Jaunaren xirimola, hasarre jauzten dena, phesia iraulcen dena, jausten dela gaixtaguinen buruaren gainera.

24 Jaunac ez du aldaratuco bere hasarrearen hatsa, eguin eta bethe detzan arteo bere bihotzeco xedeac: azquen egunean ardietsiren ditutzue.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52