1 Hau derrat Jaunac: Çoaz, erosaçu liho harizco guerrico bat, eta eçarrico duçu guerrian, eta ez duçu urean garbituco.
2 Eta erosi dut guerricoa, Jaunaren hitzaren arabera, eta eçarri dut guerrian.
3 Eta bigarren aldico minçatu çait Jauna, dioelaric:
4 Har çaçu erosi duçun guerricoa eta guerrian duçuna, eta jaiquiric çoaz Ufratara, han har cilho batean gorde çaçu.
5 Eta goan naiz, eta gorde dut hura Ufratan, Jaunac manatu çarodan beçala.
6 Eta guerthatu da asco egunen buruan, Jaunac erran darotala: Jaiqui çaite, çoaz Ufratara, eta har çaçu handic, nic han gordetzeco manatu darotzudan guerricoa.
7 Eta goan naiz Ufratara, cilhatu dut lurra, eta bere toquitic hartu dut nic han gorde nuen guerricoa; eta hara guerricoa hain usteldu cela, non ez baitzen deusetaco.
8 Eta minçatu çait Jauna, cioelaric:
9 Hau dio Jaunac: Horrela ustelaraciren ditut Judaren hampurusqueria eta Jerusalemen hampurusqueria handia:
10 Populu guciz tzar hori, ene hitzac aditu nahi içan ez dituena, bere bihotzeco tzarquerian dabilana, eta jainco arrotzen ondotic goan dena hequien cerbitzatzeco eta adoratzeco, deusetaco ez den guerrico hori beçala içanen da.
11 Alabainan nola guerricoa guiçonaren guerriari lotzen baita, hala neroniri iratchiqui ditut Israelgo etche gucia eta Judaco etche gucia, dio Jaunac, içan çaquizquidan ene populu, ene icen, ene laudorio eta ene lelo; eta ez dute ençun.
12 Çuc beraz solas hau erranen daroeçu: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Gorgoilac arnoz betheco dire. Eta erranen darotzute: Ez othe daquigu gorgoila arnoz betheco dela?
13 Eta ihardetsico dioçute: Hau dio Jaunac: Huna non nic horditasunez betheco ditudan lur huntaco egoiliar guciac, eta Dabiden odoleco erregueac, haren tronuan jarcen direnac, eta apheçac, eta profetac eta Jerusalemdar guciac.
14 Eta barraiaturen ditut, anaia anaiaren ganic urrunduz, eta burhasoac orobat beren haurren ganic, dio Jaunac; ez dut guphideric içanen eta ez dut amor eguinen, eta ez naiz urricalduren hequien ez barraiatzera.
15 Adi çaçue, eta emaçue beharria ez beçaitezte hant, ecen Jauna da minçatu.
16 Çuen Jainco Jaunari ospe bihur dioçoçue ilhundu baino lehen, çuen oinac mendi lanhotsuetan behaztopatu baino lehen: arguia iguriquico duçue, eta Jaunac hura aldaturen du heriotzeco itzal eta ilhumbeetara.
17 Baldin hau ez baduçue ençuten, ene arimac ixilic nigar eguinen du çuen hampurusqueriaren gainean; nigarrari emanen da eta ene beguiac nigar-uharrac ixuriren ditu, atzemana delacoz Jaunaren arthaldea.
18 Erregueri eta erreguinari erroçute: Aphal çaitezte lurreraino eta han jar, ceren burutic erori baitzaitzue çuen ospearen koroa.
19 Hegoaldeco hiriac hersiac daude, eta ez da norc idec: Juda gucia alde bat eramana da atze-herritara.
20 Goiti çatzue beguiac, eta ikusaçue, ipharretic heldu çaretenac: non da çuri emana içan çaitzun arthaldea, çure arthalde guciz ederra?
21 Cer erranen duçu Jauna ikustera ethorrico çaitzunean? Ecen cerorrec arguitu ditutzu etsaiac çure contra, eta çure buruaren contra jaquinsun eguin ditutzu: ez othe çaituzte oinhaceec harturen, erdi-minetan den emaztequia iduri?
22 Çure bihotzean eguiten baduçu Nola ethorri dire gaitz hauquiec? Çure tzartasunaren handia gatic içan dire aguertuac çure alderdi ahalquecorrenac, liçunduac çure oin çolac.
23 Ethiopiarrac aida balin badeçaque bere larrua, edo lehoinabarrac bere carançadurac; çuec ere onguia eguin deçaqueçue, gaizquiaren eguiten ikasi duçuen ondoan.
24 Eta barraiaturen ditut, haiceac mortua barna daraman lastoa beçala.
25 Hori da hire çorthea, ene ganic içanen dunan çathiaren neurria, dio Jaunac; ceren ahanci naunan, eta gueçurraren gainean eman dunan hire sinhestea.
26 Hargatic buluci ditinat hire ixterrac hequien gainera, eta aguertu dire hire laidoa,
27 Hire liçunqueriac, hire irrincinac eta hire kutsatze tzar guciac. Munhoen gainetan, landen erdian ikusi ditinat hire icigarriqueriac. Çorigaitz hiri, Jerusaleme! Niri jarraiquitzeco ez othe haiz xahuturen? noiz arteo oraino?