Jeremiasen Profecia 11 BHNT

1 Jeremiasec içatu duen solasa Jaunaren ganic, ceinac erran baitio:

2 Adi çatzue patu huntaco hitzac, eta minça çaitezte Judaco guiçonei eta Jerusalemdarrei;

3 Eta erroçute: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Madaricatu guiçona adituco ez dituena patu huntaco hitzac;

4 Ceinac manatu baitiozcatet çuen arbasoei, Eguiptotic, burdin-labetic atheratu nituen egunean, niotelaric: Adi çaçue ene minçoa eta eguizquitzue nic manatzen darozquitzuetan guciac, eta çuec içanen çarete ene populua, eta ni çuen Jaincoa;

5 Obra deçadan çuen aitei eguin cina, emanen niotela esnea eta eztia çarioen lurra, egungo egunean den beçala. Eta ihardetsi diot eta erran: Biz, Jauna.

6 Eta Jaunac erran içan darot: Oihu eguizquitzu hitz hauquiec guciac Judaco hirietan eta Jerusalemeco bazterretan, erranez: Adi çatzue patu huntaco hitzac, eta bethe çatzue;

7 Ecen hersatuz errequeitu ditut çuen arbasoac, Eguiptotic atheratu ditudan egunetic egungo eguna arteo; goicean jaiquiz errequeitu ditut, eta erran diotet: Adi çaçue ene minçoa.

8 Eta ez dute aditu, eta ez dute eman beharria; bainan goan dire cein bere bihotz gaixtoco tzartasunean; eta nic bethetzeco manatu eta bethe ez duten patuco hitz guciac obretara atheratu ditut hequien gainera.

9 Eta Jaunac erran içan darot: Cin-harce bat aurquitu da Judaco guiçonetan eta Jerusalemdarretan.

10 Ene hitzac aditu nahi içan ez dituzten beren arbaso çaharrenen gaixtaquerietara itzuli dire; hauquiec ere goan dire jainco arrotzen ondotic hequien cerbitzatzeco; Israelgo etcheac eta Judaco etcheac alfer eraguin dute horien arbasoequin eguin nuen patua.

11 Horren gatic, hau dio Jaunac: Gainera arthiquiren diozcatet gaitz batzu, ceintaric ecin ilkico baitire; oihu eguinen darotet, eta ez ditut ençunen.

12 Eta Judaco hiriac eta Jerusalemdarrac goanen dire, eta deihadar eguinen diote jaincoei ceinei eguinen baitiozcate sacrificioac, eta hequiec ez dituzte hesturaco orduan salbatuco.

13 Ecen, Juda, cembat hiri, hambat jainco bahintuen; eta hic, Jerusalem, cembat carrica, hambat ahalcapenezco aldare eçarri ditun, Baali sacrificio eguiteco aldareac.

14 Jeremias, ez beraz çuc othoitzic eguin populu horrençat; horrençat ez abia ez aheriaric ez-eta errequeiric; ceren gor içanen bainaiz niri deihadar eguinen darotedan orduan, beren hesturaco mugan.

15 Nolaz ene maiteac ene etchean ditu eguin hambat gaixtaqueria? Haragui sainduetsiec garbituco othe çaituzte malçurquerietaric, ceinetan baitzinen espantatzen?

16 Jaunac deithu cintuen olibondo gori, eder, fruitutsu, beguicoa: harec erran hitz batera su handi bat biztu da olibondoan, eta erreac içan dire haren aldascac.

17 Armadetaco Jaunac, ceinac landatu baitzintuen, hitz batez igorri darotzu gaitza, Israelgo etcheac eta Judaco etcheac, Baali sacrificatuz ene samurrarazteco eguin dituzten gaizquien gatic.

18 Çuc orduan, Jauna, arguitu nauçu, eta eçagutza ethorri çait, eta orduan aguertu daroztadatzu hequien asmuac.

19 Eta ni bitintatzat daramaten bildots eme baten pare nincen, eta ez nuen eçagutzen ene gainean atheratu cituztela asmuac, ciotelaric: Çotza eçar deçagun horren oguian, errotic ken deçagun bicien lurretic, eta horren icena ez bedi aipha guehiago.

20 Oi bainan, armadetaco Jauna, çucenqui juiatzen duçuna, bihotza eta barnea ikarcen ditutzuna, eguiçu ikus deçadan hequietaric atheratuco duçun aspercundea; ecen çure aitzinera aguertu dut ene çucena.

21 Horren gatic hau dio Jaunac Anathotheco guiçonei, ceinec bilhatzen baitute ene bicia, eta erraten baitute: Ez beçac profetisa Jaunaren icenean, eta ez haiz gure escutic hilen.

22 Horren gatic, hau dio armadetaco Jaunac: Hara non goanen natzaioten ikustera; ezpatac hilen ditu gazteac; hequien semeac eta alabac gosez hilen dire.

23 Eta hequietaric ez da ondarric gueldituren; ecic Anathotheco guiçonen gainera erakarriren dut gaitza, hequien gaztiguco orduan.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52