Jeremiasen Profecia 50 BHNT

1 Babilonaz eta Caldearren lurraz, Jeremias profetaren arartecoz Jaunac erran solasa.

2 Jendaietan berria heda eta adiaraz çaçue; alcha çaçue bandera; goraqui erraçue, eta ez gorde; erraçue: Hartua da Babilona; Bel ahalquearen azpian da, garhaitua da Merodac; hequien itchura cicelatuac ahalquetan dire, hequien idolac garhaituac.

3 Ecen ipharretic Babilonaren contra igaiten da jendaqui bat, haren lurra mortu eguinen duena; eta guiçonetic aciendaraino ez da içanen hartan egonen denic; icitu eta goan dire.

4 Egun hequietan eta ordu hartan, dio Jaunac, ethorrico dire Israelgo semeac, berac eta hequiequin batean Judaco umeac; eta bidean nigarrez higuituco dire, eta bilhatuco dute beren Jainco Jauna.

5 Siongo bidea galdatuco dute; harat egonen dire hequien beguitharteac. Ethorrico dire eta Jaunari iratchiquico bethirainoco batasun batez, ahanzpenic ez baita içanen hura eceztatuco duenic.

6 Ene populua arthalde galdu bat eguina da; beren arçainec errebelaraci dituzte; erabili dituzte mendiz mendi; menditic munhora jautsi dire, ahanci dute beren etzan-lekua.

7 Atzeman dituzten guciac iretsi dituzte, eta hequien etsaiec erran dute: Ez gare hobendun bilhacatu, ceren bekatu eguin baitute Jaunaren alderat, ceina baita çucembidearen edertasuna, hequien arbasoen iguriquimena.

8 Ilki çaitezte Babilonaren erditic, ilki Caldearren lurretaric, eta çoazte pitticac arthaldearen aitzinean beçala.

9 Ecen huna non ipharreco lurretic eraikitzen dudan eta Babilonaren gainera erakarrico dudan populu handizco bilku bat; eta haren contra eguimbidetan jarrico dire, eta horreletan hartua içanen da; hequien gueciac içanen dire guiçon hazcarren escutic dihoan eta huts eguiten ez duen guecia beçala.

10 Eta Caldea norc larru egonen da; haren larrutzaile guciac buluzquinez betheco dire, dio Jaunac.

11 Ceren bocez etzinauzqueten eta hampurutsuqui çareten minçatu ene primançaren larrutzean; ceren erguiac sorhoan beçala çareten barraiatu, eta cecenac beçala orroaz egon çareten;

12 Çuen ama ahalque handitara erorico da, eta herrautsarequin bardin eçarria içanen da çuei bicia eman içan darotzuena; huna non jendaietan azquena içanen den, mortu, bideric gabe eta agor.

13 Jaunaren hasarreac egoiliarrez gabeturen, eta gucia mortu eraguinen du: nor-nahi iragan dadien Babilonatic, harrituco da eta xixtu eguinen du horren çaurien gainean.

14 Arrambela hedatzen duçuen guciac, Babilonaren contra jar çaitezte inguruan; guduca çaçue, ez guphidets gueciac, ceren Jaunaren contra eguin baitu bekatu.

15 Marruma eguiçue haren contra: alde orotara hedatzen ditu escuac; haren asentuac lurrera dihoaci, urratuac dire haren harrasiac, ecen Jaunaren aspercundea dabila; aspercunde har çaçue Babilonaz; nola eguin baitu berac, hala eguioçue.

16 Babilonatic xahu çatzue erailea eta uztaroan ihiteguia iduquitzen duena; usoaren ezpataren aitzinean bakotcha bere populura bihurturen da, bakotchac bere lurrera ihes eguinen du.

17 Arthalde barraiatu bat da Israel; lehoinec iraici dute; Asurgo erreguec iretsi du lehembicicoric; azquen horrec, Nabucodonosor Babilonaco erreguec hautsi diozca heçurrac.

18 Aria hortaz, dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac, huna non ikuscaturen ditudan Babilonaco erregue eta haren lurra, hala-nola eguin baitut Asurgo erregue;

19 Eta bihurraraciren dut Israel bere egoitzara; eta alhaturen da Carmelen eta Basanen; eta Efraimgo mendian eta Galaaden aseco da haren arima.

20 Egun hequietan eta ordu hartan, dio Jaunac, bilhatuco da Israelen gaizquia, eta ez da aguerico; bilhatuco da Judaren bekatua, eta ez da atzemanen; ceren beguithartez jarrico bainatzaiote utzi dituquedanei.

21 Igan çaite nausien lurrera eta ikar çatzu hango egoiliarrac; haiça eta hil çatzu hequiei jarraiquitzen direnac, dio Jaunac; eta eguiçu manatu darozquitzudan gucien arabera.

22 Guerla-harrabotsac lurrean eta xahutze handiac

23 Nola içatu da çathicatua eta herrautsia lur gucico mailua? nola jendaien artean mortu eguina içan da Babilona?

24 Artean sarthu eta atzeman haut, Babilona, eta ez hincen oharcen; atzemana eta harrapatua içan haiz, tarritatu dunalacotz Jauna.

25 Jaunac idequi du bere harmateguia eta atheratu ditu bere hasarrearen harmac, ceren armadetaco Jainco Jaunac hequien beharra baitu Caldearren lurraren contra.

26 Çatozte haren contra lurraren bazterretaric; idec, ilki ditecen hura oimpean lehertu behar dutenac; ken çatzue bidetic harriac eta metaca eçar çatzue; hil çatzue guciac han, ez dadien bat gueldi biciric.

27 Xahu çatzue hango guiçon hazcarrac oro, jauts beitez herioaren azpira; çorigaitz hequiei Ceren ethorri baita hequien eguna, hequien ikarpeneco ordua.

28 Ihesliarren oihuac, eta Babilonaco lurretic itzuri direnenac, Sioni ekarceco gure Jainco Jaunaren aspercundearen berria, temploaren ariazco aspercundearena.

29 Arrambela hedatzen duten guciei albiste emoçuete molço handitan ethor ditecen Babilonara; haren contra jar çaitezte inguruan; eta nihor ez, bedi itzur: bihur dioçoçue bere eguincen arabera; eguin dituen gucien arabera eguioçue, ceren Jaunaren contra den jaiqui, Israelgo sainduaren contra.

30 Horren gatic hango guiçon-gazteac hango placetan erorico dire; eta guerlari guciac ixilduren dire egun hartan, dio Jaunac.

31 Huna non heldu natzaian, hampurutsua, dio Jaunac, armadetaco Jaincoac; ceren ethorri baita hire eguna, hire ikarpeneco ordua.

32 Eta erorico da hampurutsua, eta joco du lurra, eta nihor ez da içanen haren alchatzeco, eta haren hirietan biztuco dut sua eta erreco ditu haren inguruco gauça guciac.

33 Hau dio armadetaco Jaunac: Bidegabea jasaiten dute Israelgo semeec eta Judaco umeec batean: hartu dituzten guciec iduquitzen dituzte, eta ez dituzte utzi nahi.

34 Indarduna da hequien berreroslea; haren icena da armadetaco Jauna; juiatzean jabeturen da hequien çucenaz, lurraren ikaratzeco eta Babilondarren arthiquitzeco asaldura.

35 Ezpata Caldearrençat, dio Jaunac, eta Babilondarrençat, eta hequien buruçagui eta çuhurrençat;

36 Ezpata haren aztiençat, ceinac çoro aguertuco baitire; ezpata haren guiçon hazcarrençat, ceinac ikaran egonen baitire;

37 Ezpata haren çaldi eta orga-lasterrençat, eta haren erdian den jende xehe guciarençat, eta emaztequiac beçala içanen dire, ezpata haren aberastasunençat, eta harrapaca eramanac içanen dire.

38 Agortea jautsico da haren uren gainera, eta agortuco dire; ceren den lur hura jaincomoldeena, eta icigarriquerietan laket diren.

39 Hargatic han eguinen dute beren egoitza erainsugueec fauno pico-jaleequin, eta han egonen dire ostrucac; eta ez da guehiago han nihor egonen bethi guciraino, eta ez da berritua içanen menderen mendetan.

40 Herrautsiren dut, dio Jaunac, hala-nola Jaunac herrautsi baititu Sodoma eta Gomorha eta hequien hauço hiriac; ez da han guiçonic egonen, eta guiçasemeric ez da han egoitza eguinen duenic.

41 Huna non ipharretic heldu den populu bat, eta jendaia handi bat, eta erregue asco jaiquico dire lurraren buruetaric.

42 Hartuco dituzte arrambela eta erredola; odolcoiac dire eta urricalmendugabeac; hequien minçoac idurico du itsasoaren orroa, eta çaldietara iganen dire, hala-nola hire contra gudurat abian den guiçona, oi Babilonaco alaba.

43 Babilonaco erreguec aditu du hequien omena, eta erkitu dire haren besoac; hesturac hartu du, eta oinhaceac erditzen hari dena beçala.

44 Huna non lehoina iduri etsaia iganen den Jordane-muthiritic leku eder eta hazcarraren contra; ecen bat-batean jauçaracico dut haren gainera; eta cein da guerlari hauta buruz igorrico diodana? Ecen nor da ni beçalacoric? eta norc jasan ene oldarra? eta cein da ene beguitharteari ihardetsico dioen arçaina?

45 Aria hortaz, adi çaçue Jaunaren asmua, Babilonaren contra gogoan hartu duena; adi çatzue Caldearren lurraren contra buruan hartu dituen xedeac: Ala! Osteco ttipienec ihes igorrico dituztela, eta hequiequin hequien hiria xahutuco dutela.

46 Babilonaren gathibutasunaren berriac ikaratu du lurra, eta heiagora ençun da jendaien artean.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52