1 Hauquiec dira hitzac, Jeremias profetac Jerusalemdic igorri gutunecoac, desherrituen arteco çaharondarrei, aphecei eta profetei, eta Nabucodonosorrec Jerusalemdic Babilonara eraman çuen populu guciari;
2 Jeconias erreguea, erreguina, ebaquiac, Judaco eta Jerusalemgo aitzindariac, oficiale eta inguinadoreac Jerusalemdic ilki ciren ondoan.
3 Nabucodonosor, Babilonaco erregueri, Judaco erregue Sedeciasec Babilonara igorri ciozcan Elasa, Saphanen semea, eta Gamarias, Helciasen semea, eta hequien escuz Jeremiasec bidali gutunac cioen:
4 Hau dio Jaunac, Israelgo Jaincoac, desherritu guciei, Jerusalemdic Babilonara nic eramanei:
5 Eguizquitzue etcheac, eta hequietan çaudezte; eguizquitzue baratzeac, eta jan çatzue hequietaco fruituac.
6 Har çatzue emazteac, içan çatzue semeac eta alabac, çuen semeei emotzuete emazteac, eta çuen alabei senharrac, eta içan betzazte semeac eta alabac; eta berha çaitezte hor, eta etzaiteztela içan molço aphurra.
7 Eta baquea bilha çaçue hiriarençat, ceintara nic herraldatu baitzaituztet; eta harençat othoitz eguioçue Jaunari, ceren haren baquean içanen baita çuen baquea.
8 Ecen hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ez beçaitzazte escura çuen profeta, çuen artean direnec, eta çuen aztiec, eta betzaizte beguira eguiten ditutzuen ametsei;
9 Ceren gueçurrez profetisatzen baitaroçuete ene icenean çuen profetec, eta ez baititut nic igorri, dio Jaunac.
10 Alabainan hau dio Jaunac: Hirur hogoi eta hamar urthe bethetzen hasico direnean Babilonan, ethorrico natzaitzue ikustera; eta çuen gainera eraiquiren dut ene hitz ona, çuen bihurrarazteco leku huntara.
11 Ecen, dio Jaunac, nic badaquizquit çuen gainean derabilzcadan asmuac, baquezco asmuac, eta ez atsecabezcoac, çuei emateco akabança eta jasancortasuna.
12 Eta dei eguinen darotaçue, eta herrira bihurturen çarete; othoitz eguinen darotaçue, eta nic ençunen çaituztet.
13 Bilhaturen nauçue; eta atzemanen nauçue, çuen bihotz oroz bilhatuco nauçuenean.
14 Eta çuetaz aurkitua içanen naiz, dio Jaunac; eta bihurraraciren çaituztet çuen gathibutasunetic, eta bilduren çaituztet jendaia gucien artetic eta leku gucietaric, ceinetara iraici baitzaituztet, dio Jaunac; eta bihurraraciren çaituztet herraldaraci çaituztedan toquitic,
15 Ceren erran duçuen: Jaunac eraiqui darozquigu profetac Babilonan.
16 Ecen hau dio Jaunac Dabiden tronuan jarria den erregueari, eta hiri huntan dagon populu guciari, çuen anaia çuequin herraldara ilki ez direnei:
17 Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non igorriren diozcatedan ezpata, gosetea, içurritea; eta tzarraren tzarrez jan ez ditazqueen pico gaixtoen pare eçarriren ditut.
18 Eta jarraiquiren natzaiote ezpatarequin, gosetearequin eta içurriarequin; eta lurreco erresuma guciei emanen diozcatet calica erabilcera; eta jendaia guciei, ceinetara iraici baititut, emanen diozcatet madaricagarri, lazgarri, trufagarri eta laidagarri;
19 Ceren ez duten ençun ene hitza, dio Jaunac, ene cerbitzari profetez igorri diotedana gauaz jaiquiz eta bidaliz; eta ez baitute ençun, dio Jaunac.
20 Çuec beraz, Jerusalemdic Babilonara igorri çaituztedan herraldatu guciec adi çaçue Jaunaren hitza.
21 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac, Acabi, Coliasen semeari, eta Sedeciasi, Maasiasen semeari, ceinac gueçurrez ene icenean profetisatzen baitarotzuete: Huna non arthiquiren ditudan Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuetara, eta harec hilaracico ditu çuen beguien aitzinean.
22 Eta Babilonan diren Judaco desherritu guciec hequietaric hartuco dute burho bat, erranez: Jaunac eguin beçala Sedecias eta Acab beçala, ceinac suan quiscaildu baitzituen Babilonaco erreguec;
23 Ceren erhoquerian haritu ciren Israelen, eta kutsatu ciren beren adisquideen emazteequin, eta gueçurrez ene icenean erran çuten nic manatu ez naroeten solasa: ni naiz juie eta lekuco, dio Jaunac.
24 Eta erranen dioçu Semeias Nehelamdarrari:
25 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ceren gutunac hire icenean igorri ditucan Jerusalemen den populu guciari, eta Maasiasen Seme Sophonias apheçari, eta aphez guciei, hinioelaric:
26 Jaunac eçarri çaitu aphez, Joiada apheçaren lekuan, Jaunaren etchean mana deçaçun guiçon jauci eta profetisatzen duen edoceinen gainean, haren igorceco burdinetara eta presondeguira.
27 Eta orai cergatic ez duçu larderiatu Jeremias Anathotarra, çuei profetisatzen duena?
28 Ecen Babilonara igorri darocu solas hunen gainean, dioelaric: Lucez etzarete itzuliren: eguizquitzue etcheac, eta hequietan çaudezte; eguizquitzue baratzeac, eta jan çatzue hequietaco fruituac.
29 Sophonias apheçac beraz gutun hori iracurtu çuen Jeremias profetaren aitzinean:
30 Eta Jaunaren hitza Jeremiasi ilki citzaioen, cioelaric:
31 Bidalaçu desherritu guciei, erranez: Hau dio Jaunac Semeias Nehelamdarrari: Ceren Semeiasec profetisatu darotzueten, nic igorri gabe, eta gueçurrean harraraci darotzueten sinheste;
32 Hargatic hau dio Jaunac: Ikarturen dut Semeias Nehelamdarra eta haren ganicaco odola; ez da guiçonic haren ganic içanen populu hunen erdian jarrico denic, eta ez du ikusico nic ene populuari eguinen diodan onguia, dio Jaunac; ceren gueçurrez minçatu den Jaunaren contra.