1 Eta Jauna minçatu çait, cioelaric:
2 Ez duçu emazteric hartuco, eta semeric ez alabaric ez duçu toqui hortan içanen.
3 Ecen hau dio Jaunac toqui huntan sorcen diren seme-alabez, eta hequiei bicia eman dioten amez, eta aitez, ceinen odoletic sorthu baitire lur huntan:
4 Eritasun hilgarritaric hilen dire; ez dire, ez deithoratuac, ez ehorciac içanen; gorotza beçala lurraren gainean egonen dire; ezpatac eta goseteac xahutuco dituzte; eta hequien hiliquiac içanen dire ceruco hegastinen eta lurreco basabereen bazca.
5 Ecen hau dio Jaunac: Ez sar barazcari bat den etchean; ez goan deithoratzera, ez hangoei goçacari ematera; ceren populu hortaric kendu baititut ene baquea, ene urricalpen eta urricalcortasunac.
6 Eta handi-ttipiac hilen dire lur hortan; ez dire içanen ez ehorciac, ez deithoratuac, eta nihorc ez du hequien gatic bere burua sarrasquituco, ez-eta ilea murriztuco.
7 Eta horien artean deithoratzaileari ez diote oguia hautsiren, hil denaz goçacari emateco, eta edatera ez diote emanen bere ait-amen minaren eztitzeco.
8 Ez sar barazcarico etchera, hangoequin jarceco, jateco eta edateco;
9 Ceren hau baitio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hara non çure egunetan, eta çure beguien aitzinean toqui hortaric quenduco ditudan atseguinezco oihuac eta bozcariozco irrincinac, jaun esposaren cantuac eta andre esposarenac.
10 Eta solas hauquiec oro populu horri eramanen ditutzunean, eta ihardetsico darotzutenean: Cer ariaz Jaunac erabaqui du gure gainera çorigaitz handi hori gucia? cer da gure gaizquia? cer da gure bekatua, gure Jainco Jaunaren contra eguin duqueguna?
11 Erranen daroeçu: Çuen aitec bazterrerat utzi bainaute, dio Jaunac; eta jainco arrotzen ondotic goan baitire, eta cerbitzatu eta adoratu baitituzte; eta ni utzi bainaute, eta ene leguea ez baitute beguiratu.
12 Bainan çuec gaizqui guehiago eguin duçue çuen aitec baino; ecen huna non batbedera dabilan bere bihotzeco tzartasunari jarraiquiz, ni ez ençutea gatic.
13 Eta lur hortaric kenduco çaituztet çuec eta çuen aitec eçagutzen ez duçuen lur batera; eta han gau eta egun cerbitzatuco ditutzue jainco arrotzac, ceinec ez baitauçuete phausuric emanen.
14 Horren gatic, dio Jaunac, hara non heldu diren egunac, eta ez da guehiago erranen: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac Eguiptoco lurretic atheratu dituena;
15 Bainan: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac atheratu dituena ipharraldeco lurretic, eta lur gucietaric ceinetara iraici baititut; eta guibelerat erakarriren ditut beren lurrera, hequien arbasoei nic emanera.
16 Hara non igorriren ditudan nic arrançari asco, dio Jaunac, eta hainec arrançaturen dituzte; eta guero igorriren diozcatet ihiztari asco, eta hainec ihiztaturen dituzte mendi, munho, har-cilo gucietan.
17 Alabainan ene beguiac hequien bide gucien gainean daude; ez dire enetzat gordeac, eta ene populuaren tzarqueriac ez dire ene beguiençat içan estaliac.
18 Eta lehembicicoric bihurturen diotet beren gaixtaqueria eta bekatuen sari bikuna; ceren duten kutsatu ene lurra beren idolençat ixuri odolaz, eta icigarriqueriaz duten bethe ene primança.
19 Jauna, ene sendotasuna, ene indarra, ene ihes-lekua hesturaco orduan; lurraren buruetaric çure gana ethorrico dire jendaiac, eta erranen dute: Eguiazqui gure arbasoac gueçurraren, eta baliatu etzaioten hutsalqueriaren jabe içatu dire.
20 Guiçonac bere buruari eguin othe deçoque jaincoric? halacoac ez dire jaincoac.
21 Horren gatic, huna non erakutsiren diotedan oraicoan, erakutsiren diozcatet ene escua eta ene ahala; eta jaquinen dute Jauna dela ene icena.