Jeremiasen Profecia 22 BHNT

1 Hau dio Jaunac: Jauts çaite Judaco erregueren etchera, eta han atheratuco duçu solas hau;

2 Erranen duçu: Judaco erregue, Dabiden tronuan jarcen çarena, adi çaçue Jaunaren hitza çuc eta çure cerbitzariec, eta çure populuac, athe hauquietaric sarcen çaretenec.

3 Hau dio Jaunac: Çucenari emoçue bere bidea, çucentasunean ibil çaitezte, eta indarrac çaphatua daducana çaphatzailearen escutic athera çaçue ez eman atsecaberic arrotzari, umeçurçari eta alhargunari, eta ez çapha bidegabezqui, eta ez ixur toqui huntan odol hobengabea.

4 Ecen baldin gauça hori eguiten baduçue, etche huntaco atheetaric sarthuren dire Dabiden odoleco erregueac, haren tronuan jarrico, orga-laster eta çaldien gainera iganen direnac, berac eta beren cerbitzariac eta populua.

5 Baldin ez bacintuzte solas hauquiec ençuten, ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac, jauregui hau mortu içanen dela.

6 Ecen hau dio Jaunac Judaco erregueren jaureguiaz: Ene aitzinean hincen Galaad beçala, Libanen cascoa beçala: ez bahaut mortu eguiten... nihor egon ez daitequeen beçala ez baditut hiriac eçarcen...

7 Sainduetsiren ditut hire contra hilca harico den guiçona eta haren harmac; arthiquico dituzte hire cedro hautac eta surat ambilduco.

8 Eta asco jendaqui hiri huntaric iraganen dire, eta batac berceari erranen dio: Cergatic Jaunac eguin dio hula hiri handi huni?

9 Eta ihardetsico dute: Ceren utzi duten beren Jainco Jaunarequilaco patua, eta jainco arrotzac dituzten adoratu eta cerbitzatu.

10 Hil denaren gainean nigarric ez eguin, haren gainean ez eguin deithoreric; ilkitzen denari eguiozquitzue auhenac, ceren ez baita guehiago bihurturen, guehiago ez baitu bere sor-lekua ikusiren.

11 Ecen hau dio Jaunac Selumi, Josiasen seme Judaco erregueri, bere aita Josiasen ondotic erreguinatu denari, eta toqui huntaric ilki denari: Ez da gaurguero hunai itzuliren;

12 Bainan cein lekutara ere eramanaraci baitut, han hilen da, eta lur hau ez du guehiago ikusico.

13 Çorigaitz bere etchea bidegabean eta bere selharuac makurrean alchatzen dituenari; ariaric gabe bere adisquidea çaphatzen duenari, eta haren saria hari bihurcen ez dioenari!

14 Dio: Alchaturen ditut etche bat çabala eta selharu nasaiac. Eguiten ditu leiho asco, eta cedroz bobedac, eta escarlataz gorritzen ditu.

15 Erreguinaturen othe haiz, cedroz ducalacoz hire burua inguratzen? Hire aitac ez othe dic jan eta edan, çucenari eman bere bidea eta çucentasuna iduqui, orotan orduan ongui atheratzen baitzen?

16 Bere onetan, beharraren eta buluçaren alde juiatu du; eta hori, ez othe eçagutzen ninduelacoz? dio Jaunac.

17 Hire beguiac aldiz, jaramanqueriara itzuliac dituc, hobengabeco odolaren ixurcera, çaphaquetara, eta gaixtaqueriaco urhatsetara.

18 Horren gatic hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinez Josiasen semeaz: Ez dute deithoratuco, hunela minçatuz: Çorigaitz! anaia; çorigaitz! arreba; çorigaitz! jauna; çorigaitz! guiçon ospetsua.

19 Usteldua eta Jerusalemgo atheetaric camporat arthiquia, astoa ehorzten den beçala ehorciren dute.

20 Siongo alaba, igan hadi Liban gainera eta eguiçan deihadar: Basan gucian adiaraz çan hire marrasca, iragaiten direnei eguioten heiagora, ceren maite hindutenac xehacatuac baitire oro.

21 Minçatu natzain hire nasaiciaco egunetan, eta erran dun: Ez dut ençunen. Hori dun hire bidea hire gaztarotic, ez baitun nahi içan ene minçoa aditu.

22 Haicez hacico ditun hire arçain guciac, eta hire maithatzaileac gathibu goanen; eta orduan ahalcatua gueldituren haiz; gorriaracico hau hire malçurqueria guciac.

23 Libanen gainean jarria haicena, ohancea cedroetan eguiten dunana, nolaco incirinac eguinen ditunan ethorrico çaizquinean oinhaceac, erditzen hari denaren oinhaceac beçalacoac?

24 Cin eguiten dut, dio Jaunac. Jeconias, Judaco erregue Joaquinen semea, balitz ere erreztun bat ene escu escuinean, kenduco dudala handic.

25 Eta arthiquiren haut hire biciaren bilha dabilçanen escuetara, eta hainen escuetara ceinen beguitharteac latzen baihau, eta Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuetara, eta Caldearren escuetara.

26 Eta igorrico çaituztet, hi eta hire ama bicia eman darocana, lur arrotz batera, ceinetan ez baitzarete sorthu, eta han hilen çarete.

27 Eta beren arimaz deitzen duten lurrera, harat bihurtu nahiz, ez dire behinere bihurturen.

28 Jeconias hori ez othe da lurrezco unci hautsi bat? ez othe da deusetaco on ez den utzi bat? Certaco dire iraiciac hori eta horren ganicacoac eçagutzen etzuten lur batera?

29 Lurra, lurra, lurra, adi çaçu Jaunaren hitza.

30 Hau dio Jaunac: Iscriba çaçu guiçon hori agor içanen dela, guiçon bat bere bician çorionic içanen ez duena; ecen horren ganic ez da atheratuco guiçonic, Dabiden tronuan jarrico denic, eta Judean guehiago manamendua içanen duenic.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52