Jeremiasen Profecia 31 BHNT

1 Orduco egun batez, Jaunac erran çuen: Israelgo ahaidego gucien Jaincoa içanen naiz, eta hequiec içanen dire ene populua.

2 Hau dio Jaunac: Mortuan gracia aurkitu du ezpatari itzuri cen populuac; Israel goanen da bere phausuco lekura.

3 Jauna aguercen çait aspaldidanic. Eta bethico amodioz çaitut maithatu; hargatic, çutaz urricalduz, bildu çaitut ene gana.

4 Eta berriz alchaturen çaitut, eta alchatua içanen çare, oi Israelgo nescatcha; aguerturen çare oraino çure atabalequin eta ilkico çare musicarien erdian.

5 Landaturen ditutzu oraino mahastiac Samariaco mendietan; landatzen harico dire, bainan mahatsic ez dute bilduco, ordua ethorri arteo;

6 Ecic egun bat içanen da, ceintan çainec Efraimgo mendian oihu eguinen baitute: Xuti çaitezte eta Sionera igan gaitecen gure Jainco Jaunaren gana.

7 Ecen hau dio Jaunac: Bozcarioz jauz çaitezte, Jacoben umeac; irrincinac eguizquitzue jendaien aitzinean; eguiçue harramanz, canta çaçue eta erraçue: Salba çaçu, Jauna, çure populua, Israelgo ondarrac.

8 Huna non erakarriren ditudan ipharreco lurretic, eta bilduren ditut lurraren buruetaric; hequien artean içanen dire itsua eta maingua, içorra eta erditzen dena elkarrequin, hunat bihurcen direnen bilku handia.

9 Nigarrez ethorrico dire, eta ene urricalmenduan erakarrico ditut guibelerat; ur-errecac gaindi bide çucenaz erakarrico ditut, eta ez dire hartan behaztopatuco, ceren Israelen aita bilhacatu bainaiz, eta Efraim baita ene ume lehena.

10 Jendaiac, adi çaçue Jaunaren hitza, eta berria eremoçuete urrungo irlei, eta erroçuete: Israel barraiatu duenac bildu du, eta çainduco du, arçainac bere arthaldea beçala.

11 Alabainan Jaunac berrerosi du Jacob, eta atheratu du hazcarragoaren escutic.

12 Eta ethorrico dire, eta laudorioac cantatuco dituzte Siongo mendian; eta alde orotaric bilduco dire Jaunaren ontasunetara, ogui, arno, olio, arthaldeen eta abereen umeen erdira; eta hequien arima içanen da baratze urztatu bat iduri, eta ez dute guehiago ikusiren gosea.

13 Orduan nescatcha bozturen da dancetan, guiçon-gaztea eta çaharra elkarrequin; hequien nigarra bozcariotara dut aldaturen; eta goçacari, eta atsecabetic lekora bozcario diotzatet emanen.

14 Nasaiciaz hordituren dut aphecen arima, eta ene onthasunez bethea içanen da ene populua, dio Jaunac.

15 Hau dio Jaunac: Mendian ençun da deihadar bat, marrasca, deithore eta nigarrezcoa, Erraquelen ganic, ceina nigarrez baitago bere semeen gainean, eta hequietaz goçacariric ez du nahi, ceren ez diren guehiago.

16 Hau dio Jaunac: Bara beitez çure ahoa auhenetic eta çure beguiac nigarretaric; ceren içanen baitu çure nekeac bere saria, dio Jaunac; eta etsai-lurretic bihurturen baitire çure umeac.

17 Azquenean betheco da çure iguriquitza, dio Jaunac; eta çure semeac bihurturen dire beren aurkincetara.

18 Ençun, aditu dut Efraim herraldatzean, cioela: Açurriatu nauçu, eta irakatsia naiz hala-nola ergui hezgaitza: bihurraraz neçaçu, eta bihurturen naiz ceren çu baitzare ene Jainco Jauna.

19 Ecen bihurraraci nauçun ondoan, eguin dut penitencia; eta arguitu nauçun ondoan, jo dut ene ixterra. Ahalcatu eta gorritu naiz, ceren jasan behar içan baitut ene gaztetasuneco laidoa.

20 Efraim ez othe da ene seme ohoragarri, ene ume maitea? Hargatic haren contra minçatu içan naicen arren, orhoituco naiz hartaz oraino. Aria hortaz ene barnea grinatu da haren gainean; urricalduz urricalduren natzaio, dio Jaunac.

21 Jar çaite atalai batean, hequien aitzinean har çatzu çure uherdurac; lehen ibili çaren bide çucenean bida çaçu çure bihotza: bihur çaite, Israelgo alaba, bihur çure hiri hauquietara.

22 Noiz arteo atseguin-pean barraiatuco çare, nescatcha sesu gabea? Ecen Jaunac lurraren gainean eguin du sendagaila berri bat: Emaztequi batec inguraturen du guiçon bat.

23 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hitz hau erranen dute oraino Judaco lurrean eta hango hirietan, bihurraracico ditudanean hango gathibuac: Jaunac benedica beçaitza, mendi saindua, çucentasunez arguitzen duçuna.

24 Eta Judac eta hango hiriec batean, lurra lancen dutenec eta arthaldeac alhatzen dituztenec, han eguinen dute beren egoitza.

25 Ecen horditu dut egarriz çagoena, eta ase gosez çagoena.

26 Hortan iratzarri naiz lotaric beçala; eta arguitu ditut beguiac, eta goço içan çait ene loa.

27 Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac; eta hacia arthiquiren dut, guiçon-hacia eta acienda-hacia, Israelgo etchearen eta Judaco etchearen gainera.

28 Eta nola hequien gainera egotu bainaiz atzarria atheratzeco, urratzeco, barraiatzeco, xahutzeco eta atsecabeztatzeco; hala egonen naiz hequien gainera atzarria alchatzeco eta landatzeco, dio Jaunac.

29 Ordu hequietan ez da guehiago erranen: Aitec mahats minkorrac dituzte jan, eta semeen horçac hosquindu dire.

30 Batbedera ordean bere tzarquerian hilen da; mahats minkorra janen dutenen horçac dire hosquinduren.

31 Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac; eta batasun berri bat eguinen dut Israelgo etchearequin eta Judaco etchearequin;

32 Ez horien arbasoequin eguin nuen patuaren arabera, escua hartu niotenean Eguiptoco lurretic hequien erakarceco: patu hura alfertu dute, eta heci ditut, dio Jaunac.

33 Bainan hau içanen da Israelgo etchearequin joco dudan patua egun hauquien ondotic, dio Jaunac: Horien barnean sarthuco dut ene leguea, eta bihotzean iscribatuco daroet; eta ni içanen naiz horien Jaincoa, eta horiec ene populua.

34 Eta guiçonac ez du guehiago arguituco ez bere laguna, ez bere anaia, erranez: Eçagut çaçu Jauna; ecen guciec eçagutuco naute, horietaric ttipienetic handieneraino, dio Jaunac; ecen jabalduco natzaio horien gaizquiari, eta horien bekatuaz ez naiz guehiago orhoituco.

35 Hau dio Jaunac, ematen dituenac egun arguitzat iguzquia, eta gau arguitzat ilharguia eta içarrac; itsasoa jaucica eta haren tirainac burrumbaca erabilcen dituenac, armadetaco Jauna deitzen denac:

36 Baldin legue horiec urmariatzen badira ene aitzinean, dio Jaunac, orduan Israel ganicaco iraulguia ere urmariaturen da, ez dadiençat nihoizco egunetan populu bat içan ene aitzinean.

37 Hau dio Jaunac: Baldin ceruac neur  baditazque gainean, eta lurraren asentuac ikar beherean; nic ere hastanduren dut Israel ganicaco iraulgui gucia, eguin dituzten gucien gatic, dio Jaunac.

38 Huna non dathorcen egunac, dio Jaunac; eta hiri hau Jaunarençat içanen da berritua Hananeelgo dorretic Izquinaco atheraino.

39 Eta neurceco haria ilkico da oraino haren aitzinean Garebeco munho gainera, eta inguratuco ditu Goatha,

40 Hilen eta hautsaren haran gucia, eta herioaren ephaitza gucia Cedrongo errecaraino, eta çaldien iguzqui-aldeco athe izquinaraino, Jaunaren leku sainduetsia; eta ez da guehiago behinere içanen eragotzia eta xahutua.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52