1 Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregue, abiatu cenean erreguinatzen, Jaunac hitz hau atheratu çaroen Jeremiasi, cioelaric:
2 Hau derrat Jaunac: Eguizquitzu estecac eta gatheac, eta eçarriren ditutzu çure lephoan.
3 Eta igorriren ditutzu Edomgo erregueri, Moabeco erregueri, Amonen umeen erregueri, Tirreco erregueri eta Sidongo erregueri; Jerusalemera, Judaco erregue Sedeciasen gana ethorri diren bidalquinen arartecoz.
4 Eta manaturen dioçute erran dioçoten beren nausiei: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hau erranen dioçuete çuen nausiei:
5 Nic eguin ditut lurra, guiçonac eta lurraren gainean diren abereac, ene indar handiaz eta ene beso hedatuaz; eta ene beguien gogaraco cenari eman içan diot lurra.
6 Eta hargatic orai lur hauquiec oro eçarri ditut Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzariaren escuetan; berçalde bazterretaco abereac ere eman diozcat, cerbitza deçaten.
7 Eta jendaia guciec cerbitzatuco dute hura, eta haren semea, eta semearen semea, haren eguna eta haren lurraren eguna ethor dadien arteo; eta asco jendaquic eta erregue handic cerbitzatuco dute.
8 jendaquia berriz, eta erresuma cerbitzatuco ez dutena Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta Babilonaco erregueren uztarriaren azpira lephoa makurtuco ez duten guciac, ezpataz, goseteaz eta içurriteaz ikuscaturen dut jendaqui hura, dio Jaunac, Nabucodonosorren escuz iraungui deçadan arteo.
9 Çuec beraz ez ençun çuen azti, amets-eguile, celatari eta gaizquinac, ceinec erraten baitarotzuete: Ez duçue cerbitzatuco Babilonaco erregue;
10 Ecen gueçurra profetisatzen darotzuete, çuen urrunceco eta iraiçarazteco çuen lurretic eta çuen galarazteco.
11 Aldiz jendaquia, ceinac burua beheitituco baitu Babilonaco erregueren uztarriaren azpira, eta hura cerbitzatuco baitu, haina utzico dut, dio Jaunac, bere lurrean, eta lanthuco du eta hartan egonen da.
12 Judaco erregue Sedeciasi ere hitz horien ororen arabera minçatu natzaio, erranez: Aphal çatzue lephoac Babilonaco erregueren uztarriaren azpira, cerbitza çaçue hura eta haren populua eta bicico çarete.
13 Certaco hilen çarete çu eta çure populua ezpataz, goseteaz eta içurriteaz, Jaunac erran duen beçala Babilonaco erregue cerbitzatu nahico ez duen jendaiaz?
14 Ez ençun profeta erraten darotzuetenac: Ez duçue cerbitzatuco Babilonaco erregue; ecen gueçurrez minço çaizquitzue.
15 Ez ditut nic igorri, dio Jaunac, berac hari dira gueçurrez ene icenean profetisatzen, çuen iraiçarazteco eta galarazteco, hala çuec nola çuei profetisatzen duten profetac.
16 Aphecei ere eta populu huni minçatu natzaiote, niotelaric: Hau dio Jaunac: Ez ençun çuen profetac, ceinec profetisatzen baitarotzuete, erranez: Huna non Jaunaren unciac bihurtuco diren orai laster Babilonatic; ecen gueçurra profetisatzen darotzuete.
17 Ez beraz ençun hequiec, bainan cerbitza çaçue Babilonaco erregue, bici çaiteztençat, certaco eman hiri hau mortu eguitera?
18 Eta profetac balin badira hequiec, eta Jaunaren hitza hequien baithan balin bada; armadetaco Jaunari trebesera ilki bequizquio, ez ditecen Babilonara eramanac içan Jaunaren etchean eta Judaco erregueren etchean utziac içan diren unciac.
19 Ecen hau diote armadetaco Jaunac habeei, itsasoari, habe-oinei eta gaineraco tresna hiri huntan guelditu direnei;
20 Ceinac ez baitzituen hartu Babilonaco erregue Nabucodonosorrec, Jerusalemdic Babilonara eraman cituenean Jeconias, Joaquinen semea, Judaco erregue, eta Judaco eta Jerusalemeco handiac;
21 Ecen hau erraten diote armadetaco Jaun, Israelgo Jaincoac, Jaunaren etchean, Judaco erregueren etchean eta Jerusalemen utziac içan diren tresnei:
22 Babilonara eramanac içanen dira eta han egonen dira beren ikarpeneco eguna arteo, dio Jaunac; eta guibelerat ekarraracico eta toqui huntan berriz eçarraracico ditut.