1 Eta Jeremias presondeguico lorioan hersia celaric oraino, Jaunaren hitza bigarren aldico eguin citzaioen, cioelaric:
2 Hau dio Jaunac, ceinac derrana eguinen, moldatuco eta aphainduco baitu, eta Jauna baita haren icena.
3 Ene ganat eguiçu deihadar eta ençunen çaitut, eta eçagutaracico darozquitzut çuc ez daquizquitzun gauça handi eta segurac.
4 Ecen hau derrote Israelgo Jainco Jaunac hiri huntaco etche, eta Judaco erregueen etche, urratuac direnei, eta hazcargailuei eta ezpatari,
5 Ceina baitakarte heldu direnec Caldearren guducatzera, eta etcheen bethetzera jo ditudan gorphutzez ene hasarre eta gaitziduran, ene beguithartea gordez hiri huni, horien tzarqueria gucien gatic.
6 Huna nic hersico eta orbainduco ditudala horien çauriac, eta sendatuco ditut berac; eta emanen diotet galdatu baquea eta cintasuna.
7 Bihurraraciren ditut Judaco eta Jerusalemgo desherrituac; eta antolaturen ditut hastapenetic beçala.
8 Eta garbituren ditut beren tzarqueria gucietaric, ceintaz ene contra eguin baitute bekatu; eta jabalduren natzaiote gaizqui guciei, ceinetaz bazterrerat utzi eta erdeinatu bainaute.
9 Eta horrec barraiaturen ditu ene icena, eta bozcario, cantu eta jauciac lurreco jendaia gucietan ceinec adituco baitituzte nic horiei egonen daroeztedan onguiac; eta horiei emanen daroeztedan baque handi eta ontasun guciec lotsaturen eta nahasiren dituzte hequiec.
10 Hau dio Jaunac: Leku hortan, ceina mortu baiterraçue, ez delacotz hor ez guiçonic, ez abereric; Judaco hiri eta Jerusalemeco inguru, egoiliarric eta aciendaric gabe larrutuac daudecenetan ençunen dire oraino
11 Atseguinezco eta bozcariozco oihuac, jaun esposaren eta andre esposaren cantuac, eta erranen dutenac: Aithor dioçogun bihur armadetaco Jaunari, ceren ona den Jauna, ceren bethi gucian dirauen haren urricalmenduac; ençunen dire, botuzco escainçac Jaunaren etchera ekarrico dituztenen oihuac; ecen lur huntaco desherrituac guibelerat ekarriren ditut eta jarriren ditut hastapenean ciren beçala, dio Jaunac.
12 Hau dio armadetaco Jaunac: Mortu, guiçon eta abere gabe den leku huntan, eta huntaco hirietan içanen da oraino arthaldeac phausaracico dituzten arçainen egoitza.
13 Mendietaco eta celhaietaco hirietan eta hegoalderat diren hirietan, Benjaminen lurrean, Jerusalemeco inguruan eta Judaco hirietan, arthaldeac iraganen dire oraino kondatzaileen escuen azpian, dio Jaunac.
14 Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta betheco dut Israelgo etcheari eta Judaco etcheari eman içan diotedan hitz ona.
15 Egun hequietan eta ordu hartan, Dabiden ganic ilkiaracico dut çucentasuneco gandoa, eta lurraren gainean çucenari çucentasunean emanen dio bere bidea.
16 Eta egun hequietan Juda salbatua içanen da, eta Jerusaleme descansu bethean egonen da; eta icen huntaz deithuco dute haina: Gure Jaun çucena.
17 Ecen hau dio Jaunac: Ez da Dabiden ganic escasturen guiçona, Israelgo etcheco tronuaren gainean jarrico dena;
18 Eta aphecetaric eta lebitarretaric ez da ene aitzinean escasturen guiçona, holocaustac escainico, sacrificioa erreco eta bitimac hilen dituena menderen mendetan.
19 Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:
20 Hau dio Jaunac: Alfer bilhacaraz balin badaite egunarequilaco ene patua, eta gauarequilaco ene patua, eguna eta gaua ez ditecençat içan, cein bere orduan;
21 Dabid ene cerbitzariarequilaco patua ere alfer içanen ahal da, haren ganic ez dadien ilki seme bat, haren tronuan erreguinatuco dena, ez-eta lebitar eta aphecic ni cerbitzatuco nautenic içan ez dadien.
22 Nola ez baititazque konda ceruco içarrac, ez-eta neur itsasoco legarra; hala berhaturen ditut Dabid ene cerbitzariaren ganicaco iraulguia, eta lebitarrac, eta apheçac ene ministroac.
23 Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:
24 Ez othe duçu ikusi cer cerasan populu horrec, erraten çuenean: Jaunac hautatu cituen bi ahaidegoac hastanduac dire, eta erdeinatu dute ene populua, etzelacoan guehiago jendaia bat hequien beguira?
25 Hau dio Jaunac: Ene patua egunarequin eta gauarequin, eta ceruari eta lurrari eman daroeztedan legueac ez badaude sendo;
26 Orduan hastanduren dut Jacoben eta Dabid ene cerbitzariaren odola, ez harceco hunen odoletic Abrahamen, Isaaquen eta Jacoben erroticaco buruçaguiric; ecen bihurraraciren ditut hequien desherrituac eta urricalduren natzaiote.