11 Hau erranen dioçute beraz: Ceru-lurrac eguin içan ez dituzten jaincoac gal beitez lurraren gainetic eta ceruaren azpitic.
12 Bere ahalaz lurra eguin duenac, aphaindu du mundua bere çuhurciaz eta cerua hedatu bere gurbiltasunaz.
13 Hitz batez ceruetaric jautsarazten ditu ur-uharrac, eta hedoiac alcharazten ditu lurraren bazterretaric: uriaren erdian eguiten ditu ximistac, eta haicea ilkiarazten bere gordegailuetaric.
14 Guiçona bere jaquitateaz çoro bat eguin da; oficialea ahalquetara arthiquia da bere jaincomoldeaz; gueçurrezcoa eta biciric gabea baita haren lana.
15 Lan ezdeus, lan irrigarriac dire; sunsituren dire Jaunac ikusico dituen egunean.
16 Ez da hequien idurico Jaincoa, Jacoben çathia; harec berac eguin ditu gauça guciac, eta Israel da haren primançaco gandoa; armadetaco Jauna da haren icena.
17 Sethioco toquian hagoena, bazterretaric bil çatzic hire ahalquetzeco gauçac.