15 Lan ezdeus, lan irrigarriac dire; sunsituren dire Jaunac ikusico dituen egunean.
16 Ez da hequien idurico Jaincoa, Jacoben çathia; harec berac eguin ditu gauça guciac, eta Israel da haren primançaco gandoa; armadetaco Jauna da haren icena.
17 Sethioco toquian hagoena, bazterretaric bil çatzic hire ahalquetzeco gauçac.
18 Ecen hau dio Jaunac: Oraicoan urrun arthiquiren ditut lur huntaco egoiliarrac; eta hersaturen ditut, atzemanac içan ditecen.
19 Ene dohacabea ene asturugaitzean! Ene çauria guciz da gaixtoa. Bainan nic erran dut: Neronec eguin dut ene çurigaitza, eta neronec jasanen dut.
20 Ene olha eragotzia da, ene soka guciac trencatuac dire, ene semeac goan dire ene ganic eta hilac dire; nihor ez da guehiago ene olharen hedatzeco eta ene larruen alchatzeco.
21 Ceren arçainec çoroqui eguin duten, eta ez duten Jauna bilhatu; horren gatic ez dute aditzaric içan, eta barraiatua da hequien arthalde gucia.