21 Ceren arçainec çoroqui eguin duten, eta ez duten Jauna bilhatu; horren gatic ez dute aditzaric içan, eta barraiatua da hequien arthalde gucia.
22 Huna non harramanz handi eta icialdura lazgarri bat heldu diren ipharreco lurretic, Judaco hiriez eguiteco mortu bat eta erainsugueen egoitza.
23 Jauna, badaquit guiçona ez dela bere bideaz nausi, eta guiçonac ez duela bere escuan ibilceco eta bere urhatsen bidatzeco ahala.
24 Açurria neçaçu, Jauna, bainan çure çucentasunean eta ez çure hasarrean, arras ecezta neçaçun beldurrez.
25 Ixur çaçu çure gaitzidura eçagutzen etzaituzten jendaquien gainera, eta çure icenari dei eguiten ez dioten herrialdeen gainera, ceren larrutu, iretsi, ahitu duten Jacob, eta sunsiaraci haren ospea.