6 Çure iduricoric ez da, Jauna: handia çare, eta çure icena bere indarrean handi da.
7 Nor ez da çure beldur içanen, oi populuen erregue? ecen çurea da ospea; populuetaco çuhur gucien artean, eta erresuma gucietan, bat et da çu beçalacoric.
8 Çoro erguel batzu direla frogatuco çaiote, eta hequien froga çur-pusca hura da.
9 Cilharra hostotan ekarcen da Tharsisetic eta urhea Ophaztic; oficialeac eta urheguinac lancen dituzte; moredinez eta purpurazcoa da hequien jauncia; horiec oro oficialearen lanac.
10 Jauna da ordean eguiazco Jaincoa; hura da Jainco bicia eta bethiereco erreguea; haren hasarreac ikaratzen du lurra, eta jendaiec ecin jasan deçaquete haren larderia.
11 Hau erranen dioçute beraz: Ceru-lurrac eguin içan ez dituzten jaincoac gal beitez lurraren gainetic eta ceruaren azpitic.
12 Bere ahalaz lurra eguin duenac, aphaindu du mundua bere çuhurciaz eta cerua hedatu bere gurbiltasunaz.