1 Jauna, iharduquitzen badarotzut, ez etzarelacoan eguiazqui çucena: gucia gatic eguinen darozquitzut ene arrangura bidezcoac: Certaco gaixtaguina ongui helcen da bere bidean? Certaco dute çorion legue-hausleec eta gaizqui-eguileec?
2 Çuc landatu ditutzu, eta erroa eguin dute; handitzen dira, eta fruitua atheratzen dute: hequien ahotic hurbil çare eta bihotzetic urrun.
3 Eta çuc, Jauna, eçagutu nauçu, ikusi nauçu, frogatu duçu çurequilaco dela ene bihotza; hequiec, berriz, bil çatzu hala-nola hil behar den arthalde bat, eta berez çatzu hilceco egunecotzat.
4 Noiz arteo lurra egonen da nigarrez, eta lekuco belhar gucia iharcen, han daudecenen malçurqueriaren gatic? Ez da guehiago abereric, ez hegastinic, erran dutelacoz: Jaunac ez du ikusico gare akabança.
5 Oinezcoequin lasterca lanac içan baditutzu, nola iharduquico ahal dioçute çaldiei? Baquezco lurra behar bacinduen descansuz bicitzeco, cer eguinen duçu Jordanea fharrastan atheraco denean?
6 Alabainan çure anaiac berac eta çure aitaren etchea çure contra guducatu dira, eta guibeletic haritu çaizquitzu oihu-marrumaca; ez detzatzula beraz sinhets solas onac emanen darozquitzutenean ere.