3 Eta çuc, Jauna, eçagutu nauçu, ikusi nauçu, frogatu duçu çurequilaco dela ene bihotza; hequiec, berriz, bil çatzu hala-nola hil behar den arthalde bat, eta berez çatzu hilceco egunecotzat.
4 Noiz arteo lurra egonen da nigarrez, eta lekuco belhar gucia iharcen, han daudecenen malçurqueriaren gatic? Ez da guehiago abereric, ez hegastinic, erran dutelacoz: Jaunac ez du ikusico gare akabança.
5 Oinezcoequin lasterca lanac içan baditutzu, nola iharduquico ahal dioçute çaldiei? Baquezco lurra behar bacinduen descansuz bicitzeco, cer eguinen duçu Jordanea fharrastan atheraco denean?
6 Alabainan çure anaiac berac eta çure aitaren etchea çure contra guducatu dira, eta guibeletic haritu çaizquitzu oihu-marrumaca; ez detzatzula beraz sinhets solas onac emanen darozquitzutenean ere.
7 Utzi dut ene etchea, utzi dut ene primança, bere etsaien escuetara eman dut ene bihotzecoa.
8 Ene primança jarri çait lehoina oihanean beçala; marruma eguin du ene contra: hargatic dut hastiatu.
9 Ene primança ez othe da hegastin carançacatu bat iduri? Ez othe da hegastin bat orotan carançatua? Çatozte, bil çaitezte, lurreco basabere guciac, laster eguiçue irestera.