4 Noiz arteo lurra egonen da nigarrez, eta lekuco belhar gucia iharcen, han daudecenen malçurqueriaren gatic? Ez da guehiago abereric, ez hegastinic, erran dutelacoz: Jaunac ez du ikusico gare akabança.
5 Oinezcoequin lasterca lanac içan baditutzu, nola iharduquico ahal dioçute çaldiei? Baquezco lurra behar bacinduen descansuz bicitzeco, cer eguinen duçu Jordanea fharrastan atheraco denean?
6 Alabainan çure anaiac berac eta çure aitaren etchea çure contra guducatu dira, eta guibeletic haritu çaizquitzu oihu-marrumaca; ez detzatzula beraz sinhets solas onac emanen darozquitzutenean ere.
7 Utzi dut ene etchea, utzi dut ene primança, bere etsaien escuetara eman dut ene bihotzecoa.
8 Ene primança jarri çait lehoina oihanean beçala; marruma eguin du ene contra: hargatic dut hastiatu.
9 Ene primança ez othe da hegastin carançacatu bat iduri? Ez othe da hegastin bat orotan carançatua? Çatozte, bil çaitezte, lurreco basabere guciac, laster eguiçue irestera.
10 Arçain molço batec xahutu du ene mahastia, oincatu dute ene çathia; ene primança lehiagarritic eguin dute mortu icigarri bat.