1 Hau derrat Jaunac: Çoaz, erosaçu liho harizco guerrico bat, eta eçarrico duçu guerrian, eta ez duçu urean garbituco.
2 Eta erosi dut guerricoa, Jaunaren hitzaren arabera, eta eçarri dut guerrian.
3 Eta bigarren aldico minçatu çait Jauna, dioelaric:
4 Har çaçu erosi duçun guerricoa eta guerrian duçuna, eta jaiquiric çoaz Ufratara, han har cilho batean gorde çaçu.
5 Eta goan naiz, eta gorde dut hura Ufratan, Jaunac manatu çarodan beçala.
6 Eta guerthatu da asco egunen buruan, Jaunac erran darotala: Jaiqui çaite, çoaz Ufratara, eta har çaçu handic, nic han gordetzeco manatu darotzudan guerricoa.