16 Çuen Jainco Jaunari ospe bihur dioçoçue ilhundu baino lehen, çuen oinac mendi lanhotsuetan behaztopatu baino lehen: arguia iguriquico duçue, eta Jaunac hura aldaturen du heriotzeco itzal eta ilhumbeetara.
17 Baldin hau ez baduçue ençuten, ene arimac ixilic nigar eguinen du çuen hampurusqueriaren gainean; nigarrari emanen da eta ene beguiac nigar-uharrac ixuriren ditu, atzemana delacoz Jaunaren arthaldea.
18 Erregueri eta erreguinari erroçute: Aphal çaitezte lurreraino eta han jar, ceren burutic erori baitzaitzue çuen ospearen koroa.
19 Hegoaldeco hiriac hersiac daude, eta ez da norc idec: Juda gucia alde bat eramana da atze-herritara.
20 Goiti çatzue beguiac, eta ikusaçue, ipharretic heldu çaretenac: non da çuri emana içan çaitzun arthaldea, çure arthalde guciz ederra?
21 Cer erranen duçu Jauna ikustera ethorrico çaitzunean? Ecen cerorrec arguitu ditutzu etsaiac çure contra, eta çure buruaren contra jaquinsun eguin ditutzu: ez othe çaituzte oinhaceec harturen, erdi-minetan den emaztequia iduri?
22 Çure bihotzean eguiten baduçu Nola ethorri dire gaitz hauquiec? Çure tzartasunaren handia gatic içan dire aguertuac çure alderdi ahalquecorrenac, liçunduac çure oin çolac.