1 Jaunac Jeremiasi agortearen gainean erran cioen hitza.
2 Judea nigarretan da; Jerusalemeco atheac erori dira eta belcic daude lurrean; Jerusalemen marrasca igan da.
3 Handienec urqueta igorri dituzte berac baino aphalagoac; ithurrira ethorri, eta uric ez dute kausitu; unciac hutsic guibelerat eraman dituzte; ahalquez eta atsecabez, estali dituzte beren buruac
4 Lurraren desmasia gatic, ceren lurrera uriric ez baidathor, laborariec ahalquetan, estali dituzte beren buruac.
5 Orena ere larrean erdi da eta umea utzi du, belharric ez baitzen.
6 Basastoac harcadietan baratu dira, hatsa aho çabalca bilduz erainsugueec beçala; hequien beguiac iraungui dira, belharric ez baitzen.
7 Gure gaizquiac gure contra minço badira, Jauna, çure icenaren ariaz eguiçu; ecen hainitzetan ceihertu gare, bekatu eguin dugu çure contra.