7 Gure gaizquiac gure contra minço badira, Jauna, çure icenaren ariaz eguiçu; ecen hainitzetan ceihertu gare, bekatu eguin dugu çure contra.
8 Oi Israelen iguriquimena, haren salbatzailea hesturaco orduan, certaco nahi duçu içan lur huntan arrotz bat beçala, tricatzeco hunat makurcen den bideant bat beçala?
9 Certaco içanen çare ibildaun bat iduri, edo ecin salba deçaqueen guiçon hazcar bat beçala? Çu ordean, Jauna, gure erdian çare; çure icena gure gainera deithua içan da; ez gaitzatzula utz bazterrerat.
10 Hau dio Jaunac populu horri, ceinac oinen higuitzea laket baitu, nihon sesuric ez baitu eta Jaunaren gogara ez baitu eguin: Jauna horien gaixtaqueriez orai da orhoituren eta ikarturen ditu horien bekatuac.
11 Eta niri Jaunac erran darot: Ez eguin othoitzic populu horren onetan.
12 Barur eguinen dutenean, ez ditut ençunen horien othoitzac; eta escaincen badituzte holocaustac eta bitimac, ez ditut onhetsico; ceren ezpataz, goseteaz eta içurriteaz xahutuco baititut.
13 Eta ihardetsi diot: Ai! ai! ai! Jainco Jauna! Profetec erraten daroete: Ez duçue ikusico ezpata, eta gosetea ez da çuetaraco, bainan eguiazco baquea emanen darotzue Jaunac toqui huntan.