1 Eta Jaunac erran çarodan: Moise eta Samuel errequeica ene aitzinean jar baleitez ere, ene arima ez liçate populu horren alderat itzulico: iraiçatzu ene aitzinetic eta ilki beitez.
2 Baldin erraten badarotzute: Norat eguinen dugu? ihardetsico daroeçu: Hau dio Jaunac: Hilceraco denac, hilcera; ezpataraco denac, ezpatara; goseteraco denac, gosetera; eta gathibutasuneraco denac gathibutasunera.
3 Eta igorrico diozcatet gainera lau gaitz-mota, dio Jaunac: Ezpata hilceco, çakurrac circicatzeco, ceruco hegastinac eta lurreco basabereac iresteco eta xahutzeco.
4 Eta arthiquiren ditut lurreco erresuma gucien errabiari, Manaseren gatic, Judaco erregue Ecequiasen semearen gatic, Jerusalemen erabili dituen tzarqueria gucien ariaz.
5 Nor urricalduren çaitzu, oi Jerusaleme, edo nor egonen da çure minez, edo nor goanen da çuretzat othoiztera?
6 Hic utzi naun, dio Jaunac; guibelerat eguin dun: eta nic escua hedatuco dinat hire gainera, eta hilen haut: othoizca nekatua naun.