16 Aurkitu ditut çure hitzac eta hequietaz haci naiz; eta çure solasa eguin da ene bihotzaren goiheregarri eta bozcariagarri; ceren ene gainera deithua içan baita çure icena, oi armadetaco Jainco Jauna.
17 Ez naiz dostatzen cirenen bilkuan jarri; ez dut espanturic atheratu çure mandatari naicelacoz: bakartasunean jarri naiz, ceren dixiduz bethe baituçu ene ahoa.
18 Bethicoa certaco eguin da ene oinhacea, eta certaco ene çauri etsigarriac ez du sendatu nahi? Enetzat bilhacatu da hala-nola gutien-ustean agor aurkitzen den ura.
19 Aria hortaz, hau erran darot Jaunac: Itzulcen baçare, itzuliren çaitut, eta ene aitzinean kordocaric gabe egonen çare; eta balios dena putrus denetic berezten baduçu, içanen çare ene ahoa beçala; populua itzuliren da çure gana, eta ez çu populuaren gana.
20 Eta populu horri emanen çaitut cobrezco harrasi hazcar bat beçala; eta çure contra eguinen dute guerla, eta ez dira nausituco; ceren ni çurequin bainaiz çure salbatzeco eta çure libratzeco, dio Jaunac.
21 Eta libraturen çaitut gaixtaguinen escutic, eta hazcarren escutic atheraturen çaitut.