1 Judaren bekatua burdin-xiriaz eta diamantaren mocoaz iscribatua da, hequien bihotzaren çabaltasunean eta hequien aldareetaco adarretan bernuçatua.
2 Hequien semeac orhoituco direnean mendi goretaco beren aldare, lucu eta çuhaitz hostotsuez,
3 Bazterretan sacrificioac eguiten dituztelaric; harrapacara emanen ditinat hire bekatuen gatic hire eremu gucietan hire ahal, aberastasun eta leku gorac.
4 Eta gueldituren haiz nic eman primançatic gabetua, eta hire etsaiac cerbitzaraciren darozquinat eçagutzen ez dunan lurrean; ceren ene hasarreari eman dinonan su, bethi gucian harico dun erretzen.
5 Hau dio Jaunac: Madaricatua guiçona bere sinhestea guiçonaren gainean duena, eta haraguizco besoaren gainean bermatzen dena, eta ceinaren bihotzac Jauna ganic guibelerat eguiten baitu.