10 Ni naiz Jauna, bihotz-ikarlea eta barneac frogatzen ditudana, batbederari bere bidearen eta bere asmuetaco fruituen arabera emanen diodana.
11 Epherrac xitatzen ditu eguin ez dituen arrolceac: guiçonac bilcen ditu aberastasunac, eta ez çucembidean; bere egunen erdian utzico ditu, eta haren azquen orenean aguerico da haren erhoqueria.
12 Ospearen tronua ceru goretan da hastetic; hura da gure sainduespeneco lekua.
13 Jauna, çu çare Israelen iguriquimena; çu uzten çaituzten guciac ahalquetara erorico dira; çure ganic guibelerat eguiten dutenac lurrean içanen dira iscribatuac, ceren duten utzi Jauna, ur bicien ithurria.
14 Senda neçaçu, Jauna, eta sendaturen naiz; salba neçaçu, eta salbatua içanen naiz, ceren çu baitzare ene leloa.
15 Huna non erraten darotedan: Non da Jaunaren hitza? Aguer bedi.
16 Eta ni ez naiz nahasi, çuri, ene arçainari jarraiquiz; eta nic ez dut, daquiçuna aguiançatu guiçonaren eguna. Ene ahotic ilkia, çure aitzinean çucena içatu da.