18 Ahalquetara eror beitez niri jaçarcen darotatenac, eta neror ez benedi ahalca; hequiec ikara beitez, eta ni ez benedi ikara; erakar dioçoçute gainera atsecabezco eguna, eta leher çatzu leherpen bikunaz.
19 Hau erran darot Jaunac: Çoaz, eta çaude populuco umeen athean, ceintaric sarcen eta ilkitzen baitira Judaco erregueac; çoaz Jerusalemeco athe gucietara,
20 Eta erroçute: Judaco erregueac, Juda gucia, Jerusalemdar guciac, athe hauquietaric sarcen çaretenac, adi çaçue Jaunaren hitza.
21 Hau dio Jaunac: Çain çatzue çuen arimac, haxeric ez erabil larumbatean, haxeric ez ekar Jerusalemeco atheac gaindi.
22 Çuen etcheetaric haxeric ez athera larumbatean, eta lanic batere ez eguin; sainduetsaçue larumbata, çuen arbasoei manatu diotedan beçala.
23 Eta ez dute ençun, eta ez dute eman beharria; bainan gogortu dituzte beren buruac, ni ez nahiz aditu eta ene irakasmena ez nahiz onhetsi.
24 Eta hau guerthaturen da, dio Jaunac, baldin ençuten banauçue, haxeric ez ekarceco larumbatean hiri huntaco atheetaric, eta baldin sainduesten baduçue larumbata, lanic batere ez eguinez.