2 Hequien semeac orhoituco direnean mendi goretaco beren aldare, lucu eta çuhaitz hostotsuez,
3 Bazterretan sacrificioac eguiten dituztelaric; harrapacara emanen ditinat hire bekatuen gatic hire eremu gucietan hire ahal, aberastasun eta leku gorac.
4 Eta gueldituren haiz nic eman primançatic gabetua, eta hire etsaiac cerbitzaraciren darozquinat eçagutzen ez dunan lurrean; ceren ene hasarreari eman dinonan su, bethi gucian harico dun erretzen.
5 Hau dio Jaunac: Madaricatua guiçona bere sinhestea guiçonaren gainean duena, eta haraguizco besoaren gainean bermatzen dena, eta ceinaren bihotzac Jauna ganic guibelerat eguiten baitu.
6 Ecen mortuan tamarisca beçala içanen da, eta ona ez du ikusiren ethorrico denean; bainan mortuan egonen da agorrerian, gatz-lur nihor ecin-egonezcoan.
7 Dohatsu guiçona Jaunaren baithan daducana bere sinhestea! Jauna içanen da haren iguriquitza.
8 Eta içanen da uren bazterrean landatzen den çuhamua iduri, ceinac hecetasuneco alderat hedatzen baititu erroac; eta beroa ethorrico denean, ez da haren beldur içanen. Haren hostoa berde egonen da; agorteco orduan ez da grinan içanen, eta ez da fruitu ekarcetic behinere baratuco.