23 Eta ez dute ençun, eta ez dute eman beharria; bainan gogortu dituzte beren buruac, ni ez nahiz aditu eta ene irakasmena ez nahiz onhetsi.
24 Eta hau guerthaturen da, dio Jaunac, baldin ençuten banauçue, haxeric ez ekarceco larumbatean hiri huntaco atheetaric, eta baldin sainduesten baduçue larumbata, lanic batere ez eguinez.
25 Hiri huntaco atheetaric sarthuren dira erregueac eta buruçaguiac, jarcen direlaric Dabiden tronuan eta igaiten orga-lasterren eta çaldien gainera, berac eta beren-peco aitzindariac, Judaco guiçonac eta Jerusalemeco egoiliarrac; eta bethi gucian hiri huntan içanen dira jendeac.
26 Eta Judaco hirietaric, eta Jerusalemeco inguruetaric, eta Benjamindic, eta celhaietaric, eta mendietaric, eta hegoaldetic ethorriren dira holocausta, bitima, sacrificio eta isensu ekarleac, eta escainçac ekarriren dituzte Jaunaren etchera.
27 Baldin ordean ez banauçue ençuten larumbataren sainduesteco, eta haxeric ez erabilceco, eta Jerusalemeco atheetaric ez ekarceco larumbatean; horgo atheetan bizturen dut sua, eta erreco ditu Jerusalemeco etcheac, eta ez da hilen.