Jeremiasen Profecia 19:3-9 BHNT

3 Eta erranen duçu: Judaco erregueac eta Jerusalemdarrac, adi çaçue Jaunaren hitza: hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non atsecabea erakarriren dudan leku hunen gainera; haletan non, adituco duten guciei beharriac hixtuca abiatuco baitzaizcote;

4 Ceren bazterrerat utzi bainaute, eta berceei eman dioten leku hau; eta sacrificioac eguin dituzten hemen jainco arrotzei, berec, beren arbasoec eta Judaco erregueec eçagutzen etzituztenei; eta leku hau bethe dute hobengabecoen odolez.

5 Eta Baali alchatu diozcate leku gorac, beren haurrac Baali holocaustetan erretzeco; holacoric ez baitut manatu, ez erran, eta ez baitzait gogorat ethorri.

6 Horren gatic, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac, eta leku hau ez da guehiago deithuco Topheth eta Enomen semearen harana, bainan-bai Sarrasquico harana.

7 Eta toqui huntan eceztaturen ditut Judaren eta Jerusalemen asmuac, eta berac erorraraciren ditut beren etsaien aitzinean ezpataren azpira, eta hequien bicien ondotic dabilçanen escuetara; eta hequien gorphutzac emanen diozcatet ceruco hegastinei eta lurreco basabereei jatera.

8 Eta eçarriren dut hiri hau gucien harrigarri eta irrigarri; hemendic iraganen diren guciac harrituco baitire eta hixtuz egonen hunen desmasia guciaren gainean.

9 Eta Jerusalemdarrac hacico ditut beren semeen eta beren alaben haraguiz; eta bakotchac janen du bere adisquidearen haraguitic sethioco egunetan, eta hesturan ceintan hersico baitituzte beren etsaiec eta hequien bicia beharrez dabilçanec.