9 Eta Jerusalemdarrac hacico ditut beren semeen eta beren alaben haraguiz; eta bakotchac janen du bere adisquidearen haraguitic sethioco egunetan, eta hesturan ceintan hersico baitituzte beren etsaiec eta hequien bicia beharrez dabilçanec.
10 Eta guero uncia lehertuco duçu çurequin goanen diren guiçonen beguietara.
11 Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac: Hola leherturen ditut populu hau eta hiri hau, nola lehercen baita lurrezco unci hau, ceina guehiago ecin osa baititaque; eta hilac Tophethen ehorcico dire, ehorzteco berce toquiric ez içanez.
12 Horrela eguinen daroet toqui huni eta hemengo egoiliarrei, dio Jaunac; eta hiri hau eçarriren dut Tophethen bardin.
13 Eta Jerusalemeco etcheac, eta Judaco erregueen jaureguiac, Tophetheco lekua beçala, içanen dire lohi; eta halaber etche guciac ceinen gainetan sacrificioac eguin baitituzte ceruco içarreria guciari, eta libacioneac escaini jainco arrotzei.
14 Bada, Jeremias ethorri cen Tophethetic, ceinetara igorri baitzuen Jaunac profetisatzeco; eta jarri cen Jaunaren etcheco lorioan, eta erran cioen populu guciari:
15 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non ekarcera nohan hiri hunen gainera, eta hunempeco hiri gucien gainera, hunen contra erran ditudan asturugaitzac oro; ceren dituzten beren buruac gogortu, ene solasac ez nahiz ençun.