1 Eta Jaunaren hitza atheratu citzaitan, cioelaric:
2 Çoaz eta Jerusalemeri beharrietara oihu eguioçu, erranez: Hau dio Jaunac: Orhoitu naiz çutaz, urricalduz çure gaztetasunari eta çure ezconçaco amodioari, mortua barna, eraina etzen lurra gaindi niri jarraiquitzen cinen or-duan.
3 Israel Jaunari saindu citzaioen; hura cen haren fruituetaco picaina; hobendun jarcen dira hura iresten duten guciac; asturugaitzac erorico dira hequien gainera, dio Jaunac.
4 Jacoben etchea, eta Israelen etcheticaco ahaidego guciec adi çaçue Jaunaren hitza.
5 Hau dio Jaunac: Cer bidegabequeria aurkitu dute çuen arbasoec ene baithan, ene ganic urrundu baitira eta hutsalqueriaren ondotic ibili eta hutsal bilhacatu?
6 Eta ez dute erran: Non da Jauna, Eguiptoco lurretic iganaraci gaituena, bidatu gaituena mortua gaindi, nihor ecin-egonezco eta ibilquiçun ez den lurra barna, lur agor eta heriotzea iduri duenaren erditic, guiçona ibili eta egon ez den lurra gaindi?